Gigi Hadid

modelo estatubatuarra

Jelena Noura Hadid[1] (Los Ángeles;[2] 1995eko apirilaren 23a), Gigi Hadid bezala ezaguna, modelo estatubatuarra[3] da.

Gigi Hadid

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJelena Noura Hadid
JaiotzaLos Angeles1995eko apirilaren 23a (29 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Familia
AitaMohamed Hadid
AmaYolanda Hadid
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMalibu High School (en) Itzuli 2013)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aurkezlea
Pisua54 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Enplegatzailea(k)IMG Models (en) Itzuli
Izengoitia(k)Gigi Hadid
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

imgmodels.com…
IMDB: nm4676882 Allocine: 750437 TV.com: people/gigi-hadid
Facebook: officialgigihadid Twitter: GiGiHadid Instagram: gigihadid Snapchat: itsgigihadid TikTok: gigihadid Musicbrainz: 8dc006dc-8d69-4407-8ca7-1ed0d253db6e Discogs: 3040886 Edit the value on Wikidata

IMG Models-ek[4] aurkitu zuen 2013an. 2014ko azaroan, Hadid 50 modelo hoberenen artean izan zen sailkatua Models.com-en.​ 2016an, British Fashion Councilek Urteko Mundu mailako modeloa izendatu zuen.​ Noiz edo noiz Real Housewives of Beverly Hills[5]-en agertu da ere. Honetan bere amarekin batera Yolanda Foster[6] modelo ohia.

Biografia

Mohamed Hadid[7] sustatzailearen eta Yolanda Foster modelo ohia eta Real Housewives of Beverly Hills-eko izarraren alaba da. 1995ean jaio zen Los Angeles, Kalifornian. Ama herbeheretarra eta aita palestino-estatubatuarra da. Hadidek bi anai-arreba gazteago ditu, Bella[8] eta Anwar, modeloak ere. Aitaren aldetik bi ahizpa zahar ditu ere, Marielle eta Alana.​ Gurasoen bereizketa ondoren, bere ama David Foster[9] ekoizle musikalariarekin ezkondu zen, non bateratze honen ondorioz beste bost ahizpaorde dituen.​​ 2013an, Hadid Malibuko Eskola Prestatzailean graduatu zen, non boleibol taldeko kapitaina izan zen.

Bigarren hezkuntzako ikasketak bukatu ondoren, New York-era joan zen bizitzera bere ikasketetan eta modelo lanetan aritzeko. Psikologia kriminala ikasi zuen Eskola Berrian 2013ko udazkenetik aurrera, baina bertan behera utzi zituen ikasketak modelo lanetan kontzentratzeko.

Karrera

Bi urterekin hasi ziren Hadiden modelo lanak Paul Marcianok [10]lehen aldiz aurkitu zuenean. Horrela, Baby Guess[11]-en hasi zen lanean. 2012an, Guess-eko irudi bezala izendatu zuten.

2014an, New York Fashion Week[12]-en parte hartu zuen Desigual[13] moda-etxearekin. Jeremy Scott[14]-en desfilean ere parte hartu zuen. ​​

Musika bideotan agertu zen, 2014an Cody Simpson[15]-en "Surfboard" abestian.​ Bestetik, 2014an ere, Miguel[16] Grammy irabazlearen abesliaren maitasuna interpretatzen agertu zen "Simplethings" abestiaren bideoan.​ Calvin Harris[17]-en "How Deep Is Your Love" bideo musikaleko protagonista izan zen. Gainera, Zayn Malik, bere bikotea eta abeslariaren "PILLOWTALK" abestian agertu zen. 2015ean Victoria's Secret Fashion Show[18]-ean hartu zuen parte lehen aldiz.

2016an aldizkari ezberdinetako azalean agertzen hasi zen eta Tommy Hilfiger moda-etxearen musa izan zen, bilduma berri bat sortuz TOMMYxGiGi deiturikoa. Gainera, bigarren aldiz hartu zuen parte Victoria's Secret Fashion Show-ean, bere lehen hegalekin desfilatuz.

2017an, Tommy Hilfiger-ekin batera haien bigarren udako kolekzioa aurkeztu zuten Venice Beach-en, arropak bere ahizparekin, Bella Hadid, eta beste modelo famatu askorekin batera Joan Smalls, Stella Maxwell, Sara Sampaio, Romee Strijd, Hailey Baldwin, Devon Windsor, erakutsiz.

Filmografia

Tommy Hilfiger
UrteaIzenburuaArtistaRola
2016"Pillowtalk"ZaynBera
2015"Bad Blood"Taylor SwiftSlay-Z
2015"Flower"Cody SimpsonBera
2015"How Deep Is Your Love"Calvin HarrisGirl in Love
2015"Cake by the Ocean"DNCEDirector
2014"Surfboard"Cody Simpsonbera
2014"Simplethings"MiguelLove Interest
UrteaIzenburuaRola
2016American Music AwardsAnfitrionaSari banaketa show-a
2016iHeartRadio Much Music Video AwardsAnfitrionaSari banaketa show-a
2016Lip Sync BattleBerakapituloa: "Gigi Hadid vs. Tyler Posey"
2016MasterChefBerakapituloa: "MasterChef Celebrity Showdown"
2016RuPaul's Drag RaceBeraEpai-mahai gonbidatua 8x05 programan
2017The Ellen DeGeneres ShowBeraTalk show
2012–2016The Real Housewives of Beverly HillsBeraHainbat agerpen (temporada 3-6)
2015Those Wrecked by SuccessBerakortometraje
2012Virgin EyesAndreakortometraje

Erreferentziak

Kanpo estekak