Glenn Ford

Gwyllyn Samuel Newton Ford (Quebec Hiria, Quebec, 1916ko maiatzaren 1aBeverly Hills, Kalifornia, 2006ko abuztuaren 30a), Glenn Ford ezizenez ezaguna, estatubatuar antzezlea izan zen, kanadarra jatorriz. Gilda filmaren arrakastak betiko markatu zuen haren karrera. Gizon gogorrarena egin zuen gehienetan, eta paper horretan lortu zituen bere antzezpen hoberenak, baita ezohiko egoerei aurre egitera beharturik zegoen gizonarena ere, baina komedian lan egin zuenean ere, uste zitzaizkionak baino dohain handiago zituela erakutsi zuen. 1987an Donostia saria jaso zuen.

Glenn Ford

(1955)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGwyllyn Samuel Newton Ford
JaiotzaSainte-Christine-d'Auvergne (Quebec)1916ko maiatzaren 1a
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBeverly Hills2006ko abuztuaren 30a (90 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Memorial Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Eleanor Powell (en) Itzuli  (1943 -  1959)
Kathryn Hays  (1966 -  1969)
Cynthia Hayward (en) Itzuli  (1977 -  1984)
Jeanne Baus (en) Itzuli  (1993 -  1994)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSanta Monica High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, ofizierra, karaktere aktorea eta telebista-aktorea
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

glennford.com
IMDB: nm0001229 Allocine: 4666 Rottentomatoes: celebrity/glenn_ford Allmovie: p24236 TCM: 63871 TV.com: people/glenn-ford IBDB: 78878
Youtube: UC7fv35gXag9fxfM2VQy7qwQ Discogs: 3492478 Find a Grave: 15561144 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Gazte-gaztetik antzerkirako zaletasuna erakutsi zuen, eta lehen antzezpenak eskolan egin ondoren, konpainia ibiltari batentzat lan egin zuen Estatu Batuetako mendebaldeko kostan zehar. 1940an 20th Century Fox konpainiako film batean parte hartu bazuen ere, berehala Columbia Picturesen hasi zen lanean eta film asko egin zituen harentzat.

Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren, 1946an, zinemaren historiako film ospetsuenetako batean parte hartu zuen: Gilda, Charles Vidorren gidaritzapean. Film horretan zinemaren historiako irudi famatuenetako bat agertzen da: alegia, Fordek Gildari (Rita Hayworth) ematen dion masailekoa. Film haren arrakasta zela-eta, Ford eta Hayworthek elkarrekin lan egin zuten beste bitan: The Loves of Carmen (“Carmenen amodioak”, 1948, Charles Vidor), eta Affair in Trinidad (1952, Vincent Sherman); baina film horiek ez zuten Gildak adinako arrakastarik izan, eta handik aurrera bakoitzak bere bidea hartu zuen.

1950eko hamarkadan, era askotako filmak egin zituen, westernak eta polizia filmak, besteak beste: Erosiak (1953, Fritz Lang), Gaiztakeriaren hazia (1955, Richard Brooks) eta abar. 1956an, komedia batean parte hartu zuen, Delbert Mannen Abuztuko ilargiko te etxea, eta geroxeago, Dalmer Davesen 3:10etako trena filmean. 1959an, Metro Goldwyn Mayer ekoizpen etxearentzat hasi zen lanean. Garai hartan egindako lanen artean, Cimarron (1960, Anthony Mann), Ganster bat mirari baterako (1961, Frank Capra), eta Apokalipsiko lau zaldunak (1961, Vincente Minnelli) ditu aipagarrienak. Azkeneko urteetan, arrakastarik gabeko filmak egin ondoren, bere izenaren ospeaz baliatu ziren telebista sailetan parte hartu zuen.

Filmografia

UrteaIzenburuaPertsonaia
1937Night in Manhattan
1939My Son Is GuiltyBarney
Heaven with a Barbed Wire FenceJoe
1940Blondie Plays CupidCharlie
The Lady in QuestionPierre Morestan
Babies for SaleSteve Burton / Oscar Hanson
Men Without SoulsJohnny Adams
Convicted WomanJim Brent (kazetaria)
1941Go West, Young LadyTex Miller sheriffa
TexasTod Ramsey
So Ends Our NightLudwig Kern
1942Flight LieutenantDanny Doyle
The Adventures of Martin EdenMartin Eden
1943DestroyerMickey Donohue
The DesperadoesCheyenne Rogers
1946Gallant JourneyJohn Joseph Montgomery
A Stolen LifeBill Emerson
GildaJohnny Farrell / Narratzailea
1947FramedMike Lambert
1948The Return of OctoberProf. Bentley Bassett Jr.
The Loves of CarmenDon José Lizarabengoa
The Man from ColoradoCol. Owen Devereaux
The Mating of MillieDoug Andrews
1949The Doctor and the GirlMichael Corday doktorea
Mr. Soft TouchJoe Miracle
Lust for GoldJacob 'Dutch' Walz
The Undercover ManFrank Warren
1950The Flying MissileWilliam A. Talbot
ConvictedJoe Hufford
The White TowerMartin Ordway
1951The Secret of Convict LakeJim Canfield
Follow the SunBen Hogan
The Redhead and the CowboyGil Kyle
1952Affair in TrinidadSteve Emery
Young Man with IdeasMaxwell Webster
The Green GloveMichael 'Mike' Blake
1953Appointment in HondurasSteve Corbett
The Big HeatDave Bannion detektibea
Plunder of the SunAl Colby
The Man from the AlamoJohn Stroud
Time BombPeter Lyncort
1954Human DesireJeff Warren
City StoryNarratzailea
1955TrialDavid Blake
Interrupted MelodyThomas 'Tom' King doktorea
Blackboard JungleRichard Dadier
The Violent MenJohn Parrish
The AmericanoSam Dent
1956The Teahouse of the August MoonFisby kapitaina
The Fastest Gun AliveGeorge Temple / George Kelby, Jr.
JubalJubal Troop
Ransom!David G. 'Dave' Stannard
1957Don't Go Near the WaterJ.G. Max Siegel tenientea
3:10 to YumaBen Wade
1958Torpedo RunCmdr. Barney Doyle tenientea
Imitation GeneralMurphy Savage sarjentua
The SheepmanJason Sweet
CowboyTom Reese
1959The GazeboElliott Nash
It Started with a KissJoe Fitzpatrick sarjentua
1960CimarronYancey 'Cimarron' Cravat
1961Pocketful of MiraclesDave 'the Dude' Conway
Cry for HappyCPO Andy Cyphers
1962Experiment in TerrorJohn 'Rip' Ripley
Four Horsemen of the Apocalypse (1962ko filma)Julio Desnoyers
1963Love Is a BallJohn Lathrop Davis
The Courtship of Eddie's FatherTom Corbett
1964Dear HeartHarry Mork
Fate Is the HunterSam C. McBane
Advance to the RearJared Heath kapitaina
1965The Money TrapJoe Baron
The RoundersBen Jones
1966RageDoc Reuben
Is Paris Burning?Omar N. Bradley teniente generala
1967The Last ChallengeMarshal Dan Blaine
A Time for KillingTom Wolcott
1968Day of the Evil GunLorne Warfield
1969Heaven with a GunJim Killian
Smith!Smith
1973SanteeSantee
1976MidwayRaymond A. Spruance
1978SupermanJonathan Kent
1979Day of the AssassinChristakis
The VisitorJake Durham detektibea
1980Superman IIJonathan Kent
Fukkatsu no hiRichardson presidentea
1981Happy Birthday to MeDavid Faraday doktorea
1989Casablanca ExpressWilliams maior generala
1990Border ShootoutJohn Danaher sheriffa
1991Raw NerveGavin kapitaina

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glenn Ford