Gloria Ferrer

Nafar margolaria

Gloria Ferrer Garcia (Iruñea, 1936) nafar margolaria da. Arront berea duen estiloa landu du, moda eta eskoletatik at. Giza irudiaren protagonismoa eta kolorearen erabilera fauvista dira haren margolanetako ezaugarri nagusiak.[1]

Gloria Ferrer
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1936 (87/88 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Irakaslea(k)Javier Ziga Etxandi
Gerardo Sacristán
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
gloriaferrer.org…

Bizitza

Gloria Ferrer Garcia Iruñean jaio zen 1936an. Nafarroako hiriburuan, Gerardo Sacristán eta Javier Ziga izan zituen irakasle. San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan hasi zen ikasten, Madrilen, baina Sant Jordikora aldatu zen geroago, eta Bartzelonako Unibertsitatean erdietsi zuen Arte Ederretako lizentzia.[2]

Bartzelonan Ernest Santasusagnarekin lan egin zuen, eta baita Ramon Sanvisensen lantegian ere. Izan ere, Sanvisensekin prestatu zuen bere lehenbiziko erakusketa, Bartzelonako Petritxol kalean egin zuena, oso harrera ona jasoz. Horren ostean, Iruñean, Madrilen, Bilbon, Donostian, Barakaldon edota Zaragozan aurkeztu zituen bere lanak.[3]

1990eko hamarkadatik aitzina, Europako eta Estatu Batuetakoko erakusketa aretoetan agertu zituzten haren margoak. Espainiako, Frantziako, Ingalaterrako, Italiako eta Ipar Amerikako bilduma partikularretan dago obra gehiena.[3] Nafarroako Museoan, Maternidad Gitana ikus daiteke.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak