Gonzalo Arconada

Gonzalo Arconada Etxarri (Donostia, Gipuzkoa, 1961eko uztailaren 23a - ) gipuzkoar futbol entrenatzailea da.

Gonzalo Arconada

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGonzalo Arconada Echarri
JaiotzaDonostia1961eko uztailaren 23a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Real Jaén Club de Fútbol /
 

Biografia

Luis Miguel Arconada futbol atezain ezagunaren anaia da. Entrenatzaile lanetan hasi zen La Salleko gazteen taldean, ondoren Danaken bigarren taldera pasatuz. Beranduago Danak taldea entrenatu zuen 5 denboralditan zehar. Irungo Real Union taldera pasa zen eta bertan 7 denboraldi egin zituen. Tolosa taldetik pasa eta gero, Beasain taldea ere entrenatu zuen 2.B mailan.

2006ko urtarrilean Real Sociedad taldeko entrenatzaile izatera pasatu zen, Jose Maria Amorrortu ordeztu eta denboraldi amaieraraino. Hurrengo denboraldian Burgos CF-k fitxatu zuen eta urtez urte bigarren mailako talde ugari pasa zituen. 2017an Errealaren emakumezkoen taldea entrenatzera etorri zen, talde berean gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak gidatu dituen lehen entrenatzailea izan da.

Ibilbidea

KlubUrtea
La Salle1978-1986
Danak1986-1991
Real Unión1991-1998
Tolosa Futbol Kluba1998-1999
Beasain Kirol Elkartea1999-2001
Real Sociedad "B"2001-2006
Real Sociedad2006
Burgos CF2006-2007
Numancia2007-2008
Unión Deportiva Almería2008
Numancia2009-2010
Club Deportivo Tenerife2010
Club Deportivo Mirandés2013
Burgos CF2015
Real Jaén CF2015-2016
CD Palencia2016
Barakaldo CF2017
Real Sociedad (emakumezkoak)2017-

Kanpo estekak