Gopuram

Gopurama[1] edo gopura (sanskritoz: गोपुरम्gopuram) hegoaldeko Indiako tenplu hinduen arkitekturaren elementu bereizgarria da, hots, tenplu hinduetako sarbideetan dagoen dorre apaingarria. Beraz, "dorre-atea" da.

Gopuramak eta estatua polikromatuak (Kumbakonam).

Gopuramak orokorrean piramide forma du [2] eta gehienetan jainko eta zeruko izaki batzuen eskultura margotuak ditu. Kanbodiako Angkorreko tenpluen elementu ohikoa ere bada.

Antzekotasun nabarmenak izan arren, ez nahastu gopurama, Indiako hegoaldeko tenplu hinduen nukleoa osatzen duten eraikinekin; izan ere, beste horiek vimanam-ak dira. Indiako iparraldean ere bada egitura antzekoa duenik, haraikhara hain zuzen ere.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak