Gotzon Egia
euskal idazlea
Gotzon Egia Goienetxea (Trintxerpe, Pasaia, Gipuzkoa, 1958ko irailaren 17a) euskal idazlea da; ogibidez itzultzailea da Gipuzkoako Foru Aldundian, bertako hizkuntza-plangintzaren arloan ere aritu izan da.[1][2]
Gotzon Egia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Trintxerpe, 1958ko irailaren 17a (65 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania katalana frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
Itzulpengintzako eragilea
Hizkuntzalaritza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, baina Itzultzaile moduan eta arlo horretan iniziatiba berriak dinamizatzen aritu izan da batez ere, besteak beste hauek:
- Senez itzulpen-aldizkariaren zuzendaria izan zen 1999-2005 bitarte, eta erredakzio-batzordeko kide 2006-2014 urteen artean.[3]
- Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko zuzendaritza taldeko kide izan zen 1999-2002 eta 2003-2007 bitarte, eta EIZIE elkarte horren eskutik itzulpengintzako ikastaroak eman ditu, bereziki itzulpengintzarako konputagailu-tresnen erabilera irakasteko.
- ItzuL posta-zerrendaren sortzaileetako bat izan zen.
Idazlanak
Saiakera
- Donostiar haien garaia... (2002, Alberdania)
- Road Movie (2002, Alberdania)
Historia
- Emakumea euskal irakaskuntzan (1922-1975) (1997, Eusko Jaurlaritza)
- Agustin Anabitarte (1891-1981) (2006, Bidegileak)
Artikulu ugari argitaratu ditu Senez itzulpen-aldizkarian, baita 31 eskutik blogean ere 2012tik 2014ra.[4][5] Bestalde, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak guztira berak sorturiko 45 lan baino gehiago erakusten ditu.[6]
Erreferentziak
Kanpo loturak
- «Gotzon Egia», Literaturaren Zubitegia.
- «Donostiar haien garaia...», Alberdania.net.
- Gotzon lankidea Euskal Wikipedian
- ItzuL posta-zerrenda
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna