Guardia Nazionala (Ameriketako Estatu Batuak)

AEBko erreserba indar armatua

Ameriketako Estatu Batuen Guardia Nazionala (ingelesez: United States National Guard) AEBetako erreserba-indar bat da, boluntarioz osatua. 400 000 kide baino gehiago ditu.

Guardia Nazionala (Ameriketako Estatu Batuak)
Datuak
MotaMilizia eta Unitate militarra
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen parteorganized militia (en) Itzuli
Osatuta
Army National Guard (en) Itzuli
United States Air National Guard (en) Itzuli
Historia
Sorrera1903
Ordezkatzen duUnited States Volunteers (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: TheNationalGuard Twitter: USNationalGuard Instagram: us.nationalguard Youtube: UC9R3Wt7-J6Ff9Y7XSBujoSw Edit the value on Wikidata
Guardia Nazionalaren zigilua.
Guardia Nazionalaren Bulegoaren armarria.

Antolaketa

Estatu Batuetako Estatu bakoitzak bere Guardia Nazionala du (Estatuko milizia bat baita), eta legeen arabera, Estatuko gobernadorea bere Estatuko Guardia Nazionalaren komandante burua da konstituzioan (Estatu Batuetako presidentea indar armatu federalen edo nazionalen komandante burua baino ez den bezala). Hala ere, gerra garaian edo beste krisi nazional larri-larri batean, Estatu Batuetako presidenteak bere kontrolpean jar ditzake estatuetako guardia nazionalen zati bat edo guztiak.[1]

Gobernu Federaleko Defentsa Departamentuak (Defentsa Ministerioa) estatuetako guardia nazionalak ikuskatzen ditu, langileen entrenamenduak Gobernu Federalak eta Estatu Batuetako Kongresuak ezarritako estandarrekin bat datozela ziurtatzeko;

Estatu bakoitzeko Guardia Nazionaleko buruzagi militar gorena Adjutant General izeneko funtzionario bat da, dagokion estatuko gobernadoreak izendatzen duena eta jeneral edo koronel maila izaten duena. 2014. urtera arte, Hego Karolinako Estatua zen herriak Laguntzaile Nagusia hauteskunde demokratikoetan aukeratzen zuen estatu bakarra, gobernadoreak izendatu beharrean, baina urte horretan Estatuko Konstituzioari zuzenketa bat egitea onartu zen, aurrerantzean gobernadoreak izenda zezan.

Historia

Milizia kolonialak Amerikaren kolonizazio britainiarraren garaian sortu ziren, XVI. mendetik aurrera, batez ere indigenen aurka.[2] Kolonia osoko lehen milizia Massachusettsen sortu zen 1636ko abenduaren 13an, tokiko unitate txiki eta zaharragoak batuz, eta Guardia Nazionaleko zenbait unitate milizia honetakoak dira. Milizia kolonialak estatu milizia bihurtu ziren Estatu Batuek independentzia lortu zutenean. "Guardia Nazionala" terminoa 1824an erabili zuten New York estatuko miliziako unitate batzuek, Lafayette markesaren omenez.[3]

Zerbitzua

Guardia Nazionaleko kideek asteburuetan bakarrik ematen dute zerbitzua, eta aste oso bat noizean behin. Horrek bizitza zibil normala egiteko aukera ematen die (sektore pribatuko beste lanpostu batzuekin), baina zerbitzu aktibora deitzen dituztenean, egunero lanaldi osoko soldadu gisa erabili behar dira, mobilizazio deia amaitu arte.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak