Guillermo Roa

Zientzia dubulgatzaile eta Irrati-esataria

Guillermo Roa Zubia (Donostia, 1968) kimikako doktorea zientziaren eta teknologiaren dibulgatzailea da. Euskadi Irratian 1995etik ematen duten Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren ahotsa eta arduradun nagusia da 2005etik.[1] Euskal Telebistako Teknopolis saioan marrazkiak. 3D animazioak eta erreportajeak egiten ditu. Elhuyar Fundazioak sustatzen ditu programa horiek.[2]

Guillermo Roa

Guillermo Roa 2019an (arg: Berria)
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaFernando Cossio
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzia-dibulgatzailea, irrati-esataria, kimikaria eta marrazkilaria
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
Euskadi Irratia
Lan nabarmenak

Inguma: guillermo-roa-zubia

Kimika ikasi ondoren 1999an doktorego-tesia egin zuen zetena eta isozianatoen egituraz eta erreaktibotasunaz Jesus Maria Ugalde eta Fernando Cossio-ren zuzendaritzapean.[3][4]Ondoren Elhuyar aldizkarian dibulgazio-artikuluak idazten aritu zen lau urtez. 200 baino gehiago dira Inguma datu basean dauden bere artikuluak.[5] Geroago Elhuyarren eta EITBren eskutik Norteko Ferrokarrilla irratsaioan eta Teknopolis telebista-saioan aritu zen, Oier Araolaza utzi zuenean Roa Nagore Rementeriarekin hasi zen.[6]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak