Gustavo Rojas Pinilla

Gustavo Rojas Pinilla (Tunja, Boyacá, 1900eko martxoak 12 – Melgar, Tolima, 1975eko urtarrilak 17) kolonbiar militar eta politikaria izan zen. Estatu kolpe bat egin ostean, 1953-1957 bitartean Kolonbiako presidentea izan zen. XX. mendean herrialde horretako diktadore bakarra izan zen.

Gustavo Rojas Pinilla


19. Kolonbiako presidentea

1953ko ekainaren 13a - 1957ko maiatzaren 10a
General Commander of the Military Forces (en) Itzuli

1953ko maiatzaren 31 - 1953ko ekaina
General Commander of the Military Forces (en) Itzuli

1950 - 1951ko ekainaren 1a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGustavo Rojas Pinilla
JaiotzaTunja1900eko martxoaren 12a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaMelgar (en) Itzuli1975eko urtarrilaren 17a (74 urte)
Hobiratze lekuaCentral Cemetery of Bogotá (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Carolina Correa Londoño (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUPTC (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila, politikaria eta ingeniaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraKolonbiako Armada Nazionala
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaAlianza Nacional Popular

Biografia

Akademia Militarrean ikasketak egin ondoren, ingeniaritzakoak egin zituen. Postako ministro zen 1949an, Estatu Nagusiko buruzagi 1950ean eta Armadako komandante nagusi 1951n.

Laureano Gómez lehendakariaren aurkako estatu-kolpearen buruzagi izan zen 1953an, eta bere burua lehendakari izendatu zuen. 1957. urtean burgesiak bultzatutako estatu-kolpe bati aurre egin behar izan zion, eta azkenik, Espainiara erbesteratu behar izan zuen.

1958. urtean itzuli zen, baina kargu guztiak galdu zituen, 1963an itzuli zitzaizkion arte. 1965ean ANAPO alderdia sortu zuen, eta Kolonbiako lehendakaritza betetzeko hauteskundeetara aurkeztu zen kristau sozialistekin bat eginik, baina ez zuen lortu garaipena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustavo Rojas Pinilla