Haing S. Ngor

Haing Somnang Ngor (Samrong Yong, Kanbodia, 1940ko martxoaren 22a - Los Angeles, Kalifornia, 1996ko otsailaren 25a) kanbodiar eta estatubatuar medikua eta aktorea izan zen. The Killing Fields filmean aritzeagatik Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Haing S. Ngor

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHaing Somnang Ngor
JaiotzaFrantziar Indotxina1940ko martxoaren 22a
Herrialdea Kanbodia
HeriotzaLos Angeles1996ko otsailaren 25a (55 urte)
Hobiratze lekuaRose Hills Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, ginekologoa, zinema aktorea, telebista-aktorea eta idazlea
Jasotako sariak

IMDB: nm0628955 Allocine: 37263 Rottentomatoes: celebrity/haing_s_ngor Allmovie: p52508 TCM: 140746
Discogs: 4679740 Find a Grave: 5681 Edit the value on Wikidata

Biografia laburra

Kanbodian lanbidez ginekologoa eta obstetra zen Ngor. Khmer Gorriek herrialdean boterea hartu zutenean, Ngorrek bere lanbidea eta ikasketak ezkutatu behar izan zituen. Erregimenaren atxilotze-esparruetan hiru egonaldi biziraun zituen, eta 1979an Khmer Gorriak boterea galdu ostean, Thailandiako errefuxiatu-esparru batean mediku bezala egin zuen lan. 1980an Estatu Batuetara joan zen bizitzera, non ez zuen lortu mediku-jarduera berreskuratzea. 1984ko Khmer Gorrien erregimenaren buruzko The Killing Fields filmean aktore bezala hartu zuten, Dith Pran kazetariaren paperean, eta besteak beste Oscar saria irabazi zuen. Ordundik aktore lanetan jarraitu zuen. 1996an tiroz hil zen Los Angeleseko kaleetan; gaizkile-talde baten lapurretari egotzi zitzaion hilketa.

Filmografia

Zinema

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1984The Killing FieldsDith Pran
1987In Love and WarMajor BuiTelefilma
Eastern CondorsYeung Lung
1989Vietnam War Story: The Last DaysMajor Huyen"The Last Outpost" atala
The Iron TriangleColonel Tuong, NVA
1990Vietnam, TexasWong
Last Flight OutPham Van MinhTelefilma
1991AmbitionTatay
1993My LifeMr. Ho
Heaven & EarthPapa
1994Fortunes of WarKhoy Thuon
The Dragon GateSensei
1996Hit MeBilly Tungpet

Telebista

UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
1987Miami ViceNguyen Van TrahnAtala: "The Savage / Duty and Honor"
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haing S. Ngor