Hamarreko handi

Bertsoak sortzeko neurri oso erabilia bertsolaritzan

Hamarreko handia edo bost puntuko handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako bost ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da.[1][2][3] Adibide bat, Benito Lertsundi eta Jon Maiaren Itsasoari begira abestia da.

Hamarreko handiak 18 silaba eta bi etenaldi baditu: lehena, bosgarren silabaren ondotik, bigarrena, hamargarrenaren ondotik. Azken zortzi silabak nahi bezala uztartzen dira.[4]

Hamarreko handi izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta bost puntuko handi Iparraldean.[2]

Adibidea: Itsasoari begira

Zaz--pi men--de--ko / gau--e--an gau-de // Gu--re lo--re e--ta sa--si
1......2...3.......4.....5..../.6......7...8...9.....10 //  1.....2...3...4...5...6..7...8

Bost aldiz errepikatzen da egitura hori:

Zazpi mendeko gauean gaude (10)
Gure lore eta sasi (8a)
Irrintzi oihu,ele eta ulu (10)
Marmario eta garrasi (8a)
Haize, enbata, brisa, galerna (10)
Gaur garbi bihar nahasi (8a)
Xake taularen zuri beltzetan (10)
Arrats gozo egun gazi (8a)
Ai itsasorik ez bageneuka (10)
Zeri so negarrez hasi (8a)

Doinu batzuk

Bertsolaritzaren Datu-Basean 73 doinu eskaintzen dira[5][6][7][8]

Hamarreko txikiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, esate baterako, hauek:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak