Hamarreko txiki

Bertsoak sortzeko neurri oso erabilia bertsolaritzan

Hamarreko txikia, bertsolaritzan, 7 eta 6 silabako bost ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 7 silaba ditu eta bikoitietan 6 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da.[1][2]

Adibidea: Mando baten gainean

Hamarreko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.[3]

Man -- do ba -- ten gai -- ne -- an // Do -- min -- go Kan -- pai -- na
1..........2....3......4....5.......6.......7 // 1........2........3....4.......5.......6

Bost aldiz errepikatzen da egitura hori:[4][5]

Mando baten gainean (7)
Domingo Kanpaña (6a)
ez zihoak hutsikan (7)
mando horren gaina. (6a)
Azpian dihoana (7
mandoa dek baina, (6a)
gainekoa ere badek (7)
azpikoa haina (6a)
mando baten gainean (7)
bestea alajaina. (6a)

Doinu batzuk

Bertsolaritzaren Datu-Basean 172 doinu eskaintzen dira[6] eta horietatik 31 dira nahiko ezagunak.[7]

Hamarreko txikiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, 172 gutxienez, esate baterako, hauek:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak