Bibliako hebreera

hebreerazko aldaera arkaikoa
Hebreera bibliko» orritik birbideratua)

Bibliako hebreera (hebreeraz: עִבְרִית מִקְרָאִית‎Ivrit Miqra'it edo לְשׁוֹן הַמִּקְרָא, Leshon ha-Miqra), hebreera klasikoa ere deitua, hebreeraren forma arkaikoa bat da, israeldarrek, Israelgo Lurraldea bezala ezagutzen den eremuan, Jordan ibaitik mendebalderantz eta Mediterraneo itsasotik ekialdera, hitz egiten zuten hizkuntza semitikoen kanaandar adarrekoa. Hebrear Biblian ez zuten "hebreera" (ivrit) hitza erabiltzen- garai haietan שְֹפַת כְּנַעַן (łefat kena'an, ad. Kanaango hizkuntza) edo יְהוּדִית (Yehudit, ad. judeera) zioten- baizik eta antzinako grezierazko eta hebreera mishnaikozko testuetan erabiltzen zuten.[1]

Bibliako hebreera
עִבְרִית מִקְרָאִית — לְשׁוֹן הַמִּקְרָא
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza semitikoak
Mendebaldeko semitiar hizkuntzak
Erdialdeko hizkuntza semitikoak
Northwest Semitic (en) Itzuli
Canaanite (en) Itzuli
hebreera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologianonconcatenative morphology (en) Itzuli, waw-consecutive (en) Itzuli eta aditza-subjektua-objektua
Genero gramatikalakgenero femeninoa eta genero maskulinoa
AlfabetoaHebrear alfabetoa, Paleo-Hebrew alphabet (en) Itzuli, Feniziar alfabetoa eta Samaritan alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3hbo
Ethnologuehbo
Glottologanci1244
Wikipediahbo
Linguist Listhbo
IETFhbo

Hebreera k.a. X. mende inguruko inskripzioetan agertzen da,[2][3] noiz feniziera eta beste kanaandar hizkuntzen berdin-berdina zenean, eta hebreeraz, Bigarren Tenpluaren garaian zehar eta haratago iraun zuen, Jerusalemgo setioan amaitu zena (k.o. 70ean). Azkenean hebreera mishnaiko bilakatu zen, k.o. V. mendera arte hitz egin zutena.

Hebrear Bibliaren hizkuntzak hebreeraren hainbat fase islatzen ditu bere eskeleto kontsonantean, baita Erdi Aroan masoretek gehitu zuten ahoskera-sistema bat ere. Eskualdeen arteko dialekto-aldakuntzaren froga batzuk ere badaude, baita Bibliako hebreeraren eta iparraldeko Israelgo Erresuma eta hegoaldeko Judeako Erresumaren arteko aldeak ere. Kontsonantarioa idatzizko forman transmititu zuten Bigarren Tenpluaren garaian, baina bere zati antzinenak (Amos, Isaias, Oseas eta Mikeasenak), k.a. VIII. mendearen amaieratik k.a VII. mendearen hasierara arte datatu daitezke.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.