Helados Miko

Helados Miko (Miko Izozkiak euskaraz), izozkiak ekoizten zituen euskal enpresa izan zen. Enpresa 1960ko hamarkadaren amaieran sortu zen, Bankoa eta Koipe sortu zuen enpresaburu berdinaren eskutik, Juan Alcorta.

Helados Miko
Datuak
MotaMarka
Jarduera sektoreaElikagaien industria
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1927
Sortzailea
Luis Ortiz Martinez (en) Itzuli
webgune ofiziala

Enpresaren garapena

Miko izozkiekin batera izoztuen Vivagel enpresa ere sortu zuen. "Miko" izena milk eta chocolate hitzen batzetik zetorren eta izozkiak saltzen zituen enpresa frantses batek zerabilen izena. Izen bera erabiltzearen truke, Ortiz-Miko enpresa frantsesak Miko euskal enpresaren akzioen %25 erosi zuen.

Akzioen gainontzekoa "Sociedad Anónima de Alimentación" delako taldearen esku geratu zen, bertan hainbat enpresaburuk parte hartzen zutelarik. 1988an Banco Bilbao Vizcaya bihurtu zen enpresako akziodun nagusi. Ondoren Valentziako Avidesa izozkien enpresa erosi zuten.

1990eko hamarkadan euskal bankuak akzioak saldu eta 1994an Helados Miko Nestlék erosi zuen. Nahiz eta elikagaien talde suitzarrak Araiako lantegia mantentzen duen, Miko izozkiak 2005ean desagertu eta ordutik Nestlérenak bakarrik saltzen dira.

Kanpo estekak


Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.