Hendaiako kantonamendua

Hendaiako kantonamendua Lapurdiko administrazio zatiketa edo eskualde bat da, hiriburu Hendaia duena. Kostaldean dago, eta mugakide da Gipuzkoarekin. Bidasoaldea mugaz gaindiko eskualdea osatzen du, Hondarribiarekin eta Irunekin batera.

Hendaiako kantonamendua
 Frantzia
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiBaionako barrutia
HiriburuaHendaia
Zatiketa
Deuseztapen data2015eko martxoaren 21a
Geografia
Koordenatuak43°21′56″N 1°43′16″W / 43.3655°N 1.721°W / 43.3655; -1.721
Map
Azalera77 km²
Demografia

77 km² eta 32.900 biztanle ditu[1], lau udalerritan banatuta.

Udalerriak

Historia

Kantonamendua 1973an antolatu zuten. Ordura arte udalerriak Donibane Lohitzuneko kantonamendukoak ziren. Lehen hauteskundeak 1976an egin ziren.

Ordezkarien zerrenda

Hendaiako kantonamenduko kontseilari nagusien zerrenda
UrteaIzena
1976Jean Poulou (karguan hila, 1981ean)
1981Daniel Poulou (aurrekoaren semea)
1982Daniel Poulou
1988Raphaël Lassallette
1994Raphaël Lassallette
2001Daniel Poulou
2008José-Louis Ecenarro

Erreferentziak

Kanpo estekak