Henry V (1944ko filma)
Henry V (eusk: Henrike V.a) 1944ko Laurence Olivier ingeles zinema zuzendari eta aktorearen drama filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen modura William Shakespeare antzerkigileak idatzitako izen berdineko Henrike V.a antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Laurence Olivier, Renée Asherson, Robert Newton eta Leslie Banks aktoreek antzeztu zuten. Technicolor sistemaz filmatu zen.
Henry V (1944ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1944 |
Izenburua | Henry V |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, zinema historikoa eta Erdi Aroari buruzko filma |
Iraupena | 143 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Henry V (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Laurence Olivier |
Gidoigilea(k) | Laurence Olivier |
Antzezlea(k) | |
Leslie Banks (en) Robert Helpmann Laurence Olivier (Henrike V.a Ingalaterrakoa) Robert Newton (Ancient Pistol (en) ) Frederick Cooper (en) (Corporal Nym (en) ) Freda Jackson (Mistress Quickly (en) ) Leo Genn (en) (Karlos I.a Albretekoa) Max Adrian (en) (Louis, Dauphin of France, Duke of Guyenne (en) ) Renée Asherson (en) (Katalina Valoiskoa) Felix Aylmer (en) (Henry Chichele (en) ) Ernest Thesiger (en) (Karlos VII.a Frantziakoa) Esmond Knight (Fluellen (en) ) Harcourt Williams (en) (Karlos VI.a Frantziakoa) John Laurie Niall MacGinnis (en) Ralph Truman Valentine Dyall (Filipe III.a Borgoinakoa) Gerald Case (en) (Ralph de Neville, 1st Earl of Westmorland (en) ) Griffith Jones (Thomas Montacute, 4th Earl of Salisbury (en) ) Morland Graham (en) (Thomas Erpingham (en) ) Nicholas Hannen (en) (Thomas Beaufort, Duke of Exeter (en) ) Roy Emerton (en) (Bardolph (en) ) George Cole George Robey (Falstaff (en) ) Russell Thorndike (en) (John I, Duke of Bourbon (en) ) Francis Lister (en) (Karlos, Orleansko dukea) Michael Shepley Ivy St. Helier (en) Brian Nissen (en) Arthur Hambling (en) Jimmy Hanley (en) Ernest Hare (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Filippo Del Giudice (en) Laurence Olivier |
Konpainia ekoizlea | Two Cities Films (en) |
Edizioa | Reginald Beck (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | William Walton |
Argazki-zuzendaria | Jack Hildyard Robert Krasker |
Jantzi-diseinatzailea | Roger K. Furse |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 19th Academy Awards (en) Academy Award for Best Art Direction, Color (en) 19th Academy Awards (en) Paul Sheriff (en) , Carmen Dillon (en) Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 19th Academy Awards (en) Laurence Olivier Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score (en) 19th Academy Awards (en) William Walton |
Berez, Hamlet (1948) eta Rikardo III.a (1955) filmeekin batera Olivierek Shakespearen antzezlanen zinemarako egokitzapenen trilogia osatzen du.
Argumentua
Ehun Urteko Gerra. Bizimodu libertinoa izan ondoren, Henrike V.ak (1413-1422) Ingalaterrako Erresumako tronua oinordekotzan jaso eta bere erantzukizun eta arduraz jabetzen da. 1415ean 30.000 gizonez osatutako gudarostea bildu eta Frantziako Erresumaren aurkako gerrari berrekiten dio. Urte hartan bertan Azincourteko guduan frantziarrak garaitu eta Normandia eta Paris hiriaz jabetu delarik.
Aktoreak
- Laurence Olivier: Henrike V.a Ingalaterrakoa
- Robert Newton: Pistol
- Renée Asherson: Catherine
- Felix Aylmer: Canterburyko artzapezpikua
- Leslie Banks: korua
- Leo Genn: kondestablea
- Harcourt Williams: Karlos VI.a Frantziakoa
- Esmond Knight: Fluellen
- John Laurie: Jamy kapitaina
- Niall MacGinnis: MacMorris
- Ralph Truman: Montjoie
- Valentine Dyall: Filipe, Borgoinako dukea
- Freda Jackson: Quickly
Sariak
Irabazia
- 1947: Ohorezko Oscar Saria (Laurence Olivier): "Henrike V.a" filmako bere zuzendari, ekoizle eta aktore lan nabarmenarengatik.
Izendapenak
- 1947: Film onenaren Oscar Saria
- 1947: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Laurence Olivier)
- 1947: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (William Walton)
- 1947: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Paul Sheriff eta Carmen Dillon)
Kanpo estekak
- Henrike V.a filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Henrike V.a filmaren hasiera ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)