Hizkuntza puniko

Hizkuntza semitiko hila

Hizkuntza punikoa edo kartagotar hizkuntza (𐤃𐤁𐤓𐤉𐤌 𐤊𐤍𐤏𐤍𐤉𐤌, dabarīm kanaʿnīm edo 𐤃‏𐤁‏𐤓‏𐤉‏𐤌‏ 𐤐‏𐤍‏𐤉‏𐤌‏, dabarīm pōnīm)[1]iparraldeko Afrikan, hegoaldeko Iberiar penintsulan eta Mediterraneoko uharte batzuetan hitz egindako hizkuntza semitiko bat izan zen. Filologikoki, fenizieraren mendebaldeko aldaeretan sartzen da, feniziar kolonizazioaren ondorioz Mediterraneoan zehar zabaldu zena. Hala ere, batez ere k.a. V. mendetik aurrera berezko hizkuntzatzat hartzen dute.[2]

Hizkuntza puniko
𐤃𐤁𐤓𐤉𐤌 𐤐𐤍𐤉𐤌
Datu orokorrak
UNESCO sailkapena6: galdua
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza semitikoak
Feniziera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua
AlfabetoaFeniziar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3xpu
Glottologpuni1241
Wikipediaxpu
IETFxpu

Azkenik, neopuniera izena erabiltzen da, K.o. 146.ean Kartago Erromaren pean erori ondoren erabili zen dialektoa izendatzeko.

Literatura

Hizkuntza punikoa aztertzeko iturriak, fenizieraren kasuan bezala, topaturiko idazkunetan oinarritzen dira, feniziar-puniko literatura gehiena galdu egin baita.[3] Plautoren Poenulus idazlanak punikozko lerro batzuk ditu. Adituek lerro hauek biziki aztertu dituzte, izan ere, feniziar alfabetoarekin eginiko idazkunen kontrara, bokalak dauzkatelako.[4]

Agustin Hiponakoa hizkuntza punikoa menderatzen zuen Antzinaroko azken idazle garrantzitsutzat hartu ohi da. Bere iruzkinen arabera, hizkuntza punikoa V. mendean oraindik bere eskualdean (Afrikako iparraldea) hitz egiten zuten, eta bere hiztunek oraindik ere bere buruari chanani ("kanaandar", hau da, "feniziar, kartagotar") esaten zioten.[5]

Fonologia

Hizkuntza punikoak 22 kontsonante ditu.[6]

OrtografiaIzenaTransliterazioaAhoskera
𐤀ʾalpʾʔ
𐤁Bētbb
𐤂Gamlgg
𐤃Daltdd
𐤄Hehh
𐤅Waw ww
𐤆Zēnzz
𐤇Ḥetħ
𐤈Ṭet
𐤉Yodyj
𐤊Kapkk
𐤋Lamdll
𐤌Mēmmm
𐤍Nūnnn
𐤎Semkss
𐤏ʿēnʿʕ
𐤐Pip
f
p
f
𐤑Tsade/sˤ/
𐤒Qopqq
𐤓Rūšrr
𐤔Shinšʃ
𐤕Tawtt

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.