Hovik Keuchkerian

Hovik Keuchkerian (armenieraz: Հովիկ Կեուչկերյան; Beirut, 1972ko azaroaren 14a) espainiar boxeolari ohi, aktore eta idazlea da, armeno-libanoar jatorria duena.

Hovik Keuchkerian

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakՀովիկ Կեուչկերյան
JaiotzaBeirut1972ko azaroaren 14a (51 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, boxeolaria eta idazlea

hovikkeuchkerian.com
IMDB: nm3986032 Allocine: 492952 Rottentomatoes: celebrity/hovik_keuchkerian Allmovie: p774496 Metacritic: person/hovik-keuchkerian
Facebook: Pensando-con-Hovik-Keuchkerian-Burgui-137537796357528 Edit the value on Wikidata

Biografia

Libanoko hiriburuan jaioa, 1975ean, hiru urte zituenean eta Libanoko Gerra Zibilaren ondorioz, gurasoek Espainiara emigratzea erabaki zuten.

Haurtzaroa eta nerabezaroa Alpedreten eman zituen eta aitaren jatetxean hasi zen zerbitzari lanetan. 20 urterekin Madrilera joan zen bizitzera eta 1995ean bere gimnasioa ireki zuen, HK, Hortaleza auzoan.[1]

Saskibaloian ari zela orkatilan izandako lesio baten ondorioz, Keuchkerian borroka-kirola egiten hasi zen, kick boxing hain zuzen ere. 1996an kick boxing txapelketa nazionalean garaile izan zen, eta hurrengo urtean, pisu astuneko mailan Espainiako boxeo txapelketa amateurra irabazi zuen. 1999an profesional bihurtu zen. Keuchkerian boxeoko Espainiako txapeldun izan zen 2003an pisu astunen kategorian David Blancoren aurka, 2004an Marcelo Ferreiraren aurka bere titulua berretsiz. Urte horren amaieran, erretiratu egin zen 16 garaipenekin (15 KOz) eta porrot batekin.[2]

2010ean Paramount Comedyrako Cocretas bakarrizketa grabatu ondoren, ospetsu bilakatu eta harrezkero, artista moduan lan egin du.

Filmografia

Zinema

UrteaFilmaPertsonaiaOharra(k)
2010LostNBEko soldaduaFilm laburra
2011Tarde de fútbolHiltzaileaFilm laburra
2012El otroAndrésFilm laburra
SimónSimónFilm laburra
Los días no vividosCharly
Way OutBizkarzainaTelefilma
2013NieulotneJosé Vicente Sotogrande de la Sagra
Alacrán enamoradoPedro
MindscapeTabernaria
2014Justi&CiaJustino
2016ToroAntonio
Assassin's CreedOjeda
2017El club de los buenos infielesDavid
ReevolutionMax Chatan
2018The Man Who Killed Don QuixoteRaúl
20194 latasTocho

Telebista

UrteaTelesailaKatea/PlataformaPertsonaiaOharra(k)
2010 - 2012Hispania, la leyendaAntena 3Sandro20 atal
2013IsabelTVEFrancisco Ramírez de Madrid4 atal
2015El Ministerio del TiempoEl EmpecinadoAtal 1
The Night ManagerBBC OneTabby6 atal
2017SnatchCrackleCarlito Blanco2 atal
2019 - 2021La casa de papelNetflixSantiago López "Bogotá"26 atal
2020AntidisturbiosMovistar+Salvador Osorio6 atal
2023 - egunReina RojaPrime VideoJon Gutiérrez? atal

Erreferentziak

Kanpo estekak