Iban Mayoz

txirrindulari gipuzkoarra

Iban Mayoz Etxeberria (Donostia, 1981eko irailaren 30a - ) euskal txirrindularia da. 2004an txirrindularitza profesionalean debutatu zuen Relax-Fuenlabrada taldearekin. Umea zela, Urrestillan bizi zen.

Iban Mayoz

Bizitza
JaiotzaDonostia1981eko irailaren 30a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Pisua62 kilogramo
Altuera172 zentimetro

Kirol ibilbidea

Iban Mayozek 2004an hasi zuen bere ibilbide profesionala Relax-Bodysol taldean eta 2005ean Relax-Fuenlabradarekin fitxatu zen. 2006an Euskaltel-Euskadi ProTour taldeak kontratatu zuen eta 2006ko Italiako Giroan parte hartu zuen talde honekin.

2007. urtearen amaieran, Euskaltelek ez zion kontratua berritu eta Karpin Galicia taldean sartu zen. 2008. urtean, Andaluziako Itzulian (8.) eta Errioxako Itzulian (9.) ohorezko postuak lortu zituen eta Euskal Herriko Itzuliko tarteko helmugen saria eskuratu zuen.

2010ean Footon-Servetto ProTour taldean sartu zen eta urte horretako Italiako Giroan 22. postuan amaitu zen. Frantziako Tourrean parte hartzen ari zelarik, hiru saihets hautsi zituen erorketa batean eta lasterketa utzi behar izan zuen.

Palmaresa

2000

  • 3. Itsasondoko Sarian
  • 3. Gurutze Deuna Sarian

2002

2008

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Itzuli Handia2004200520062007200820092010
Italiako Giroa128.UT22.
Frantziako TourraUT
Espainiako Vuelta39.

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Taldeak

UrteaTaldea
2004-2005Relax-Fuenlabrada
2006-2007Euskaltel-Euskadi
2008-2009Xacobeo Galicia
2010Footon-Servetto

Kanpo estekak


Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.