Frantziako Tourra

Frantziako Tourra (frantsesez eta ofizialki: Le Tour de France, tuʁ də fʁɑ̃s ahoskatua) munduko txirrindularitza lasterketa garrantzitsuena edo garrantzitsuenetako bat da. Itzuli Handien sailaren barnean dago eta hiru aste osoz Frantziako hiri eta herriak zeharkatzen ditu, uztailean. Lehen ekitaldia 1903. urtean ospatu zen, eta harrezkeroztik urtero ospatu da Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerra gertatu zirenean izan ezik.Frantziako Tourra urtero-urtero kirol ospakizun arrakastatsuena da mundu osoan, ikusle kopuruari bagagozkio. Jakina, urteko lasterketa garrantzitsuenean parte hartzeko, munduko talderik onenak hautesten dituzte bakarrik.

Frantziako Tourra
2022ko Frantziako Tourra
Ezaugarriak
DataUztaila
EskualdeaFrantzia eta ondoko herrialdeak
Euskarazko izenaFrantziako Tourra
Bertoko izena(k)Le Tour de France
Ezizena(k)La Grande Boucle
ModalitateaErrepidea
MotaItzuli Handia
AntolatzaileaASO
Lasterketa zuzendariaChristian Prudhomme
Historia
Lehenengo edizioa1903
Edizio kopurua109 (2022)
Lehenengo irabazleaFrantzia Maurice Garin
Garaipen gehienFrantzia Jacques Anquetil (5)
Belgika Eddy Merckx (5)
Frantzia Bernard Hinault (5)
Euskal Herria Miguel Indurain (5)
Amaierako edizioaDanimarka Jonas Vingegaard

Historia

Frantziako Tourra L'Auto egunkariak (Gaur egun L'Equipe) sortu zuen, 1903. urtean, Paris-Brest-Paris eta Bordele-Paris lasterketei lehia egiteko asmotan. L'Auto egunkariak 1903ko Urtarrilean aurkeztu zuen lasterketa, eta hala, Frantziako Tourraren promozioari esker 25.000 egunkari saltzetik 65.000 saltzera igaro zen, 1908. urterako salmentak 250.000koak ziren eta 1923an 500.000ra iritsi ziren. Saldutako egunkarien errekorra 1933 urtean lortu zen, 854.000 alerekin. Gaur egun, Frantziako Tourra Amaury Sport Organisation(ASO)k antolatzen du eta antolatzaile talde haren jabea L'Equipe egunkaria da.

Tourra etapa lasterketa da eta egunero etapa bat jokatu ohi da. Txirrindulari guztiek lortutako denboren arabera egiten den sailkapenak Sailkapen Nagusia izena hartzen du. Lasterkari bakoitzak etapok amaitzeko behar izan duen denbora kontutan hartzen da sailkapen nagusia eratzeko.Beraz, Tourreko irabazlea sailkapen nagusiko lehenbizikoa izango da, hau da, etapa guztiak amaitzeko denbora gutxien eman duen txirrindularia. Hortaz, baliteke sailkapen nagusian garaile ateratzea etapa bakar bat bera ere irabazi gabe, hala egin zuen Greg Lemondek 1990. urtean, esate baterako. Tourreko etapa bat irabaztea edozein txirrindulariren lorpen handietako bat bezala jotzen da, norberaren sailkapen nagusiko postua kontutan hartu gabe. Nahiz eta lehen Tourreko etapa kopuruak desberdinak izan ziren, gaur egun Tourra 20 etaparen buruan jokatzen da, guztira 3.000 eta 4.000 kilometro arteko ibilbidea korrituta. Sailkapen nagusiaz gain, badaude beste hainbat sariketa Tourraren beraren barruan, eta lehiaketa haietako aurreneko lasterkariek kolore desberdinak dituzten Maillotak janzten dituzte.

Tourra gaur egun taldeka (berauek babesleek finantzatuta) korritzen da, baina lehenago banaka korritzen zuten eta ez zegoen talde-taktikarik gaur egun bezala. 50 eta 60ko hamarkadetan ere taldeka korritzen zen, baina taldeok herrialdeen arabera osatzen ziren.

Tourreko etapa gehienak Frantzian izaten dira, baina badira Frantziatik kanpo jokatzen diren batzuk ere, Espainian, Italian, Belgikan, Herbehereetan, Erresuma Batuan... Tourrak bi atseden egun dauzka, eta normalean bidaia luzeak egiteko erabiltzen dira, trenez edo hegazkinez.

Azken urteotan, aurreneko etapa 5–15 km-ko banakako erlojupekoa izan ohi da, eta sarrerako etapa izena hartzen du. Tourraren amaiera, ostera, Parisko Eliseo Zelaien hiribidean izaten da beti. Tourreko hiru asteetan, etapa menditsuak, banakako erlojupekoak, eta taldekako erlojupekoak jokatzen dira. Beste etapa guztiak lauak edo ez hain menditsuak izaten dira, horrela, sprinter deritzen txirrindulariek etapak irabazteko aukera izaten dute. Hala ere, sailkapen nagusiko irabazleak halabeharrez oso ondo moldatu beharko da, bai mendian gora bai erlojupean.

Tourreko ibilbidea urtez urte aldatu ohi dute, urte batean erlojuaren orratzen norabidean egiten da eta hurrengoan alderantziz; hala, urte batean Alpeak lehenengo igarotzen dira eta hurrengoan Pirinioak. Alpeetako eta Pirinioetako mendi asko ia urtero-urtero agertzen dira ibilbidean, eta gogorrenak Hors Categorie izena hartzen dute (Kategoriaz Kanpo), Col du Tourmalet, Mont Ventoux, Col du Galibier, Alpe d'Huez-ek..., esate baterako, Hors Categorie izena hartzen dute.

1984 urteaz geroztik emakumeentzako tourra ere korritu izan da, Le Grande Boucle Feminin izenarekin ezaguna, nahiz eta, Emakumeen Italiako Giroa garrantzitsuagoa izan.

Tourreko zuzendariak

  • 1903-1939 Henri Desgrange
  • 1947-1961 Jacques Goddet
  • 1962-1986 Jacques Goddet eta Felix Levitan
  • 1987-1988 Jean-François Naquet-Radiguet
  • 1988-1989 Jean-Pierre Courcol
  • 1989-2005 Jean-Marie Leblanc
  • 2005etik aurrera Christian Prudhomme

Maillotak

Maillot Horia.

Sailkapen bakoitzeko aurrenekoak kolore desberdineko maillota janzten du, beste txirrindulari guztietatik nabarmentzeko.

Gaur egungo maillotak

Maillot Horia, sailkapen nagusiko lehendabizikoak janzten du. Hortaz, ordurarte jokatu diren etapak amaitzeko denbora gutxien eman duen txirrindulariak jantziko du eta dauden maillotetan garrantzitsuena da. Azken egunean maillot hau daramana Tourreko irabazlea da. Maillot Horia 1919. urtean hasi zen erabiltzen, antolatzaileek liderra nabarmentzea nahi zuten, eta L'Auto egunkariaren orriak horiak zirenez kolore hau aukeratu zen maillotarentzat.

Maillot Berdea, sprint sailkapeneko lehendabizikoak janzten du. Sailkapen honetarako puntuak, korredoreak etapako helmugara iritsi diren arabera lortzen dira, hala, etapako garaileak bigarrenak baino puntu gehiago eskuratuko ditu eta hala, hurrenez hurren, eskuragai dauden puntu guztiak ahitu arte. Erik Zabel txirrindulari alemaniarrak du errekorra sei maillot berde jarraian irabazita, 96tik 2001era.

Puntu gorridun Maillota, mendietako erregeak janzten du. Sailkapen honetarako puntuak mendateak zeharkatzen direnean eskuratzen dira. Zenbat eta mendi latzagoak orduan eta puntu gehiago jasotzen dituzte txirrindulariek. Tourra puntu gorridun maillotarekin amaitzen duen txirrindulariari mendiko erregea esaten zaio. Maillot hau 1975. urtean sortu zen. Richard Virenquek du errekorra, zazpi mendiko errege titulurekin.

Maillot Txuria, sailkapen nagusiko lehendabiziko gazteak janzten du, hau da, 25 urtetik beherako aurrenekoak.

Maillotak Tourretik kanpo

Tourreko Mailloten koloreak beste hainbat lasterketetan ere erabili ohi dira eta haien zeregina Tourrekoen berdina da.Esate baterako Britainiako itzuliak, Horia, Berdea eta Puntu Gorriduna erabiltzen ditu sailkapenetako liderrak nabarmentzeko.Italiako Giroak Maillot kolore desberdinak erabiltzen ditu, baita Espainiako itzuliak ere, baina beste neurri batean. Adibidez, Giroan, mendiko erregeak maillot orlegia janzten du eta sailkapen nagusikoak Maillot edo "Maglia" arrosa.

Etapa motak

Etapa ohikoak

Etapa "ohiko" batean, txirrindulari guztiak batera ateratzen dira. Lehenengo kilometroak antolatzaileek neutralizatzen dituzte, 2–5 km bitartean, eta hasiera ofiziala Tourreko Zuzendariak seinalatzen du bandera txuri bat erakutsiz. Tourreko lehenengo asteko etapa ohikoetan, sprint ikusgarrietan amaitzeko aukera paregabea suertatzen da, etapa hauek nahiko lauak izan ohi direlako.

Beste etapa ohiko batzuk, ordea, zeharo menditsuak dira. Etapa hauek aldaketa handienak eragin ohi dituzte sailkapen nagusian eta ikusle gehien erakartzen dituztenak dira, bai ikusgarrienak suertatzen direlako eta baita uda minean korritzen direlako ere. Hortaz, jende asko eta asko oporretan dago, eta eguraldia lagun izan ohi da.

Banakako Erlojupekoak

Banakako erlojupeko batean, txirrindulari guztiak bakarka aritzen dira Irterak minutu oro gertatzen dira. Sailkapen nagusiko lehenengo hamarrak, ordea, bi minutuko tartean ateratzen dira irteeratik, balizko trikimailuak saihestearren.

Irteera ordena sailkapen orokorraren alderantzizkoa da, beraz, liderra izango da azkenengoa abiatzen erlojupekoetan. Normalean 3-4 erlojupeko izaten dira Tour osoan, bata prologoa, bestea taldekako erlojupekoa eta azken biak bakarkakoak.

Taldekako Erlojupekoak

Sarritan, Tourreko lehenengo astean taldekako erlojupeko bat izaten da. Talde ahulenek denbora gehiegirik ez galtzeko, denbora galerak limitatuta daude, horrela. Helmugaratzen azkena den taldeak gehienez 3 minutu besterik ezin ditu galdu lehenego postua erdietsi duenarekin alderatuta, beheko taulak erakusten duen moduan.

Taldekako erlojupekoak
PostuaDenboraPostuaDenbora
2.20″12.2′ 00″
3.30″13.2′ 10″
4.40″14.2′ 20″
5.50″15.2′ 30″
6.1′16.2′ 35″
7.1′ 10″17.2′ 40″
8.1′ 20″18.2′ 45″
9.1′ 30″19.2′ 50″
10.1′ 40″20.2′ 55″
11.1′ 50″21.3′ 00″

Taldekako erlojupekoetan ahalik eta denbora gutxien galtzea oso garrantzitsua da, beraz taldeak ahalik eta txirrindulari onenak eramango ditu tourrera eta hauek % 100a eman beharko dute taldeko gizon garrantzitsuak denbora gal ez dezan.

Etapa famatuak

1975. urteaz geroztik Tourreko azken etapa beti Eliseo Zelaien hiribidean bukatzen da, Parisen. Txirrindulariek hainbat itzuli ematen dizkiote zirkuituari. Ibilbideko bi aldeak jendez gainezka daude beti, guztiak txirrindulariak animatzen, batez ere irabazlea, jakina.Nahiz eta txirrindularientzat bertan korritzea erosoa ez den, etapa laua da eta sprintean heldu ohi dira, sprinterren taldeek gogor ekiten dute hala izan dadin.

Alpe d'Huezen ere etapa anitz amaitzen dira Frantziako Tourrean, Alpeetako igoerarik gogorrenetako bat baita, Bourg d'Oissansetik Huez-era. 2004. urtean erlojupeko banakako igoera egin zen bertan eta Lance Armstrong izan zen garailea. Beste mendi batzuetatik ere askotan pasa izan da Tourra, Mont Ventoux, Col du Galibier, Col de la Madeleine... esate baterako.

Etapa bakoitzeko hasiera ere oso garrantzitsua izan ohi da, eta Frantziako eta Frantziatik kanpoko hainbat hiri lehiatzen dira Tourreko etapa baten abiagunea beren mugetatik abia dadin. Tourraren lehendabiziko etapak ere berebiziko garrantzia dauka, eta, esaterako, Tourra azken urteetan, Erresuma Batuan, Belgikan, Euskal Herrian... hasi izan da.

2004ko Frantziako Tourreko azken etaparen irudia, Elisear Zelaietan.

Palmaresa

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaHirugarrena
1903 Maurice Garin[1] Lucien Pothier[1] Fernand Augereau[2]
1904 Henri Cornet Jean-Baptiste Dortignacq Aloïs Catteau
1905 Louis Trousselier Hippolyte Aucouturier Jean-Baptiste Dortignacq
1906 René Pottier Georges Passerieu Louis Trousselier
1907 Lucien Petit-Breton Gustave Garrigou Émile Georget
1908 Lucien Petit-Breton François Faber Georges Passerieu
1909 François Faber Gustave Garrigou Jean Alavoine
1910 Octave Lapize François Faber Gustave Garrigou
1911 Gustave Garrigou Paul Duboc Émile Georget
1912 Odile Defraye Eugène Christophe Gustave Garrigou
1913 Philippe Thys Gustave Garrigou Marcel Buysse
1914 Philippe Thys Henri Pélissier Jean Alavoine
1915-1918
Lehen Mundu Gerra zela eta, ez zuten egin
1919 Firmin Lambot Jean Alavoine Eugène Christophe
1920 Philippe Thys Hector Heusghem Firmin Lambot
1921 Léon Scieur Hector Heusghem Honoré Barthélémy
1922 Firmin Lambot Jean Alavoine Félix Sellier
1923 Henri Pélissier Ottavio Bottecchia Romain Bellenger
1924 Ottavio Bottecchia Nicolas Frantz Lucien Buysse
1925 Ottavio Bottecchia Lucien Buysse Bartolomeo Aimo
1926 Lucien Buysse Nicolas Frantz Bartolomeo Aimo
1927 Nicolas Frantz Maurice De Waele Julien Vervaecke
1928 Nicolas Frantz André Leducq Maurice De Waele
1929 Maurice De Waele Giuseppe Pancera Jef Demuysere
1930 André Leducq Learco Guerra Antonin Magne
1931 Antonin Magne Jef Demuysere Antonio Pesenti
1932 André Leducq Kurt Stöpel Francesco Camusso
1933 Georges Speicher Learco Guerra Giuseppe Martano
1934 Antonin Magne Giuseppe Martano Roger Lapébie
1935 Romain Maes Ambrogio Morelli Félicien Vervaecke
1936 Sylvère Maes Antonin Magne Félicien Vervaecke
1937 Roger Lapébie Mario Vicini Leo Amberg
1938 Gino Bartali Félicien Vervaecke Victor Cosson
1939 Sylvère Maes René Vietto Lucien Vlaemynck
1940-1946
Bigarren Mundu Gerra zela eta, ez zuten egin
1947 Jean Robic Édouard Fachleitner Pierre Brambilla
1948 Gino Bartali Briek Schotte Guy Lapébie
1949 Fausto Coppi Gino Bartali Jacques Marinelli
1950 Ferdinand Kübler Stan Ockers Louison Bobet
1951 Hugo Koblet Raphaël Géminiani Lucien Lazaridès
1952 Fausto Coppi Stan Ockers Bernardo Ruiz
1953 Louison Bobet Jean Malléjac Giancarlo Astrua
1954 Louison Bobet Ferdinand Kübler Fritz Schär
1955 Louison Bobet Jean Brankart Charly Gaul
1956 Roger Walkowiak Gilbert Bauvin Jan Adriaensens
1957 Jacques Anquetil Marcel Janssens Adolf Christian
1958 Charly Gaul Vito Favero Raphaël Géminiani
1959 Federico Martín Bahamontes Henri Anglade Jacques Anquetil
1960 Gastone Nencini Graziano Battistini Jan Adriaensens
1961 Jacques Anquetil Guido Carlesi Charly Gaul
1962 Jacques Anquetil Jef Planckaert Raymond Poulidor
1963 Jacques Anquetil Federico Martín Bahamontes José Pérez-Francés
1964 Jacques Anquetil Raymond Poulidor Federico Martín Bahamontes
1965 Felice Gimondi Raymond Poulidor Gianni Motta
1966 Lucien Aimar Jan Janssen Raymond Poulidor
1967 Roger Pingeon Julio Jiménez Franco Balmamion
1968 Jan Janssen Herman Van Springel Ferdinand Bracke
1969 Eddy Merckx Roger Pingeon Raymond Poulidor
1970 Eddy Merckx Joop Zoetemelk Gösta Pettersson
1971 Eddy Merckx Joop Zoetemelk Lucien Van Impe
1972 Eddy Merckx Felice Gimondi Raymond Poulidor
1973 Luis Ocaña Bernard Thévenet José Manuel Fuente
1974 Eddy Merckx Raymond Poulidor Vicente López Carril
1975 Bernard Thévenet Eddy Merckx Lucien Van Impe
1976 Lucien Van Impe Joop Zoetemelk Raymond Poulidor
1977 Bernard Thévenet Hennie Kuiper Lucien Van Impe
1978 Bernard Hinault Joop Zoetemelk Joaquim Agostinho
1979 Bernard Hinault Joop Zoetemelk Joaquim Agostinho
1980 Joop Zoetemelk Hennie Kuiper Raymond Martin
1981 Bernard Hinault Lucien Van Impe Robert Alban
1982 Bernard Hinault Joop Zoetemelk Johan van der Velde
1983 Laurent Fignon Ángel Arroyo Peter Winnen
1984 Laurent Fignon Bernard Hinault Greg LeMond
1985 Bernard Hinault Greg LeMond Stephen Roche
1986 Greg LeMond Bernard Hinault Urs Zimmermann
1987 Stephen Roche Pedro Delgado Jean-François Bernard
1988 Pedro Delgado Steven Rooks Fabio Parra
1989 Greg LeMond Laurent Fignon Pedro Delgado
1990 Greg LeMond Claudio Chiappucci Erik Breukink
1991 Miguel Indurain Gianni Bugno Claudio Chiappucci
1992 Miguel Indurain Claudio Chiappucci Gianni Bugno
1993 Miguel Indurain Tony Rominger Zenon Jaskuła
1994 Miguel Indurain Piotr Ugrumov Marco Pantani
1995 Miguel Indurain Alex Zülle Bjarne Riis
1996 Bjarne Riis Jan Ullrich Richard Virenque
1997 Jan Ullrich Richard Virenque Marco Pantani
1998 Marco Pantani Jan Ullrich Bobby Julich
1999not attributed Alex Zülle Fernando Escartín
2000not attributed Jan Ullrich Joseba Beloki
2001not attributed Jan Ullrich Joseba Beloki
2002not attributed Joseba Beloki Raimondas Rumšas
2003not attributed Jan Ullrich Alekszandr Vinokurov
2004not attributed Andreas Klöden Ivan Basso
2005not attributed[3] Ivan Bassonot attributed
2006 Óscar Pereiro Andreas Klöden Carlos Sastre
2007 Alberto Contador Cadel Evansnot attributed
2008 Carlos Sastre Cadel Evans Denis Menxov
2009 Alberto Contador Andy Schleck Bradley Wiggins
2010 Andy Schleck Samuel Sánchez Jurgen van den Broeck
2011 Cadel Evans Andy Schleck Fränk Schleck
2012 Bradley Wiggins Chris Froome Vincenzo Nibali
2013 Chris Froome Nairo Quintana Joaquim Rodríguez
2014 Vincenzo Nibali Jean-Christophe Péraud Thibaut Pinot
2015 Chris Froome Nairo Quintana Alejandro Valverde
2016 Chris Froome Romain Bardet Nairo Quintana
2017 Chris Froome Rigoberto Urán Romain Bardet
2018 Geraint Thomas Tom Dumoulin Chris Froome
2019 Egan Bernal Geraint Thomas Steven Kruijswijk
2020 Tadej Pogačar[4] Primož Roglič[5] Richie Porte
2021 Tadej Pogačar Jonas Vingegaard Richard Carapaz
2022 Jonas Vingegaard Tadej Pogačar Geraint Thomas
2023 Jonas Vingegaard Tadej Pogačar Adam Yates
2024
2025

* (1999-2005) Lance Armstrong kaleratua dopinagaitik.

Garaipenak

Txirrindulariak

Lance Armstrong estatubatuarra izan zen Tour gehien irabazitako txirrindularia: zazpi bider jarraian hain zuzen (1999-2005). Azkeneko Tourra irabazi ondoren erretiratu arren, 2009an txirrindularitza profesionalera itzuli zen. Urte horretako Tourrean hirugarren amaitu zuen eta 2010ekoan hogeita hirugarren. Hau izan zen bere azken Tourra, 2011ren hasieran txirrindularitza utzi baitzuen. Haal ere, 2012an dopatu izana onartu zuen eta garaipen guztiak kendu zitzaizkion. Honen ondorioz horrela dago irabazle nagusien sailkapena:

TxirrindulariaGaraipenakUrteak
Jacques Anquetil51957, 1961, 1962, 1963, 1964
Eddy Merckx51969, 1970, 1971, 1972, 1974
Bernard Hinault51978, 1979, 1981, 1982, 1985
Miguel Indurain51991, 1992, 1993, 1994, 1995
Chris Froome42013, 2015, 2016, 2017
Philippe Thys31913, 1914, 1920
Louison Bobet31953, 1954, 1955
Greg LeMond31986, 1989, 1990

Estatuak

TxirrindulariaGaraipenak
 Frantzia36
 Belgika18
 Espainia12
 Italia10
 Erresuma Batua6
 Luxenburgo5
 AEB3
 Herbehereak2
 Suitza2
 Danimarka2
 Eslovenia2
 Alemania1
 Irlandako Errepublika1
 Australia1
 Kolonbia1

Gainontzeko sailkapenak

Mendiko sailkapena

TxirrindulariaGaraipenakUrteak
Richard Virenque71994, 1995, 1996, 1997, 1999, 2003, 2004
Federico Bahamontes61954, 1958, 1959, 1962, 1963, 1964
Lucien Van Impe61971, 1972, 1975, 1977, 1981, 1983
Julio Jiménez31965, 1966, 1967

Erregulartasunaren saria

TxirrindulariaGaraipenakUrteak
Peter Sagan72012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019
Erik Zabel61996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001
Sean Kelly41982, 1983, 1985, 1989
Jan Janssen31964, 1965, 1967
Eddy Merckx31969, 1971, 1972
Freddy Maertens31976, 1978, 1981
Djamolidine Abdoujaparov31991, 1993, 1994
Robbie McEwen32002, 2004, 2006

Taldekako sailkapena

1961 artean selekzio nazionalen arteko lasterketa izan zen. 1962an hasi ziren taldeak. 1967 eta 1968 izan zen salbuespena, bi urte horietan ere selekzioak aritu baitziren.

TaldeaGaraipenakUrteak
Mercier (Gan + Miko + Coöp)51972, 1975, 1978, 1980, 1982
Movistar Team52015, 2016, 2018, 2019, 2020
KAS41965, 1966, 1974, 1976
T-Mobile (+Telekom)41997, 2004, 2005, 2006
Saxo Bank (+ CSC)32003, 2008, 2013

Filmak

2003. urtean, Hell on wheels filma egin zen Frantziako Tourraren inguruan, Telekom taldearen perspektibatik, Pepe Danquart izan zen filmaren zuzendaria.

The Tour Baby! filma Scott Coadyk egin zuen, Tourra bera eta bere inguruari buruz.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak