Ibilaldia 2013

Ibilaldia 2013 ibilaldiaren 35. edizioa izan zen, 2013. urtean egin zena eta Asti Leku ikastolak antolatu zuena.

Ibilaldia (2013)
TokiaPortugalete
 Bizkaia
Euskal Herria
AntolatzaileaAsti Leku ikastola
MotaIbilbide txangoa
EsanahiaEuskararazko hezkuntzaren aldekoa
Data
Data2013ko maiatzaren 26a
Webguneahttps://ibilaldia.eus/

Edizioa 2013ko maiatzaren 26an (igandea) ospatu zen jaia.

Historia eta antolakuntza

Ibilaldiaren 2013ko edizioa Asti Leku ikastolak antolatu zuen. Portugaleteko ikastolak antolatutako bigarren ibilaldia da. Lehendabizikoa 1982ko maiatzaren 16an izan zen, 4. edizioa.

Kherau musika taldeak egin zuen edizioaren abestia.[1] Euskaltzaleek emandako erantzuna oso ona izan zen.[2][3][4]

Ibilbidea

Ibilaldiaren edizio honen ibilbidea Ezkerraldetik egin zen.[5] Portugalete, Sestao eta Santurtzi herrietatik pasa zen eta ibilaldirako Sestaoko tunel historiko bat ireki egin zen, urteetan zehar itxia egon zena.[6][7]

Aurkezpena

2013ko edizioa 2012 uretan zehar aurkeztu zen, Txus Bilbao buruan.

Antzezlana (2012-2013)

Ibilaldiaren 2013ko edizioak antzezlan batekin egin zuen aurkezpena. Antzezlana Fernando Valgañón antzerki-zuzendariak zuzendu zuen eta Asti-Leku ikastolako antzerki-taldeak antzeztu zuen.

Antzezlana 2012ko azaroaren 29an aurkeztu zen Bilboko Kafe Antzokian.[8][9]

Erreferentziak

Kanpo estekak