Idoia Hernández

piano-jotzailea, musikagilea

Idoia Hernández Toledo "HATXE" (Errenteria, Gipuzkoa, 1988) piano-jotzailea eta musikagilea da.[1]

Idoia Hernández

Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta musikagilea

Musikasten: hatxe

Biografia

Piano ikasketak egin zituen Idoiak Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan eta Donostiako nazioarteko txapelketan bitan aipamen berezia jaso zuen, 15 eta 16 urte zituela. Ingeniaritza ikasi zuen, eta hainbat urtez horretan aritu ostean, 2014an hori alde batera utzi eta Mikelazulo kultur elkartean hasi zen lanean; hasieran, kultur programatzaile eta aktibista gisa, eta, ondoren, sortzaile moduan. Egun musikaria dihardu, Mukuru kolektiboko kide da, eta Musikari elkarteko zuzendaritza batzordean dago.

Musikari ibilbidea

Idoia Hernándezek 2017an bere bakarkako Lehena diskoan musika klasiko garaikideko doinuak jaso zituen pianoarekin eta autoekoitzi egin zuen 15 abestiz osaturiko bilduma.[2]2020an kaleratu zuen bigarren lana Panpin hautsien dantza izenekoa Jurdana Otxoa, Peru Galbete eta Ilargi Agirrerekin batera garatutakoa.[3] Diskoaren azalean honela dio: "Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin bete".[4]

Horrez gain, Oscar Manso poeta eta musikariarekin 2Bat proiektua konpartitzen du, eta Metrokoadroka Sormen Laborategia kolektiboarekin ere hainbat ikuskizun performatibotan parte hartu du.

Enkarguz ere lan ugari egin ditu, adibidez, EIZIE Elkarteak Senez aldizkariaren 50. alea ospatzeko kanta (2018); konfinamendu garaian, Errenteriako Udalaren Kultur Labea egitasmorako bideo poetikoa (2020); Oiartzungo udalaren Kulturbirusa egitasmoaren barruan, Eneko Gil dantzariarekin egindako Hiru biñaka ikuskizun laburra (2020) eta abar. Booktegin bertan ere kolaboratu du HATXEk, Harkaitz Canoren  Azken aurreko manifestuaren aurkezpen musikatuan (2018), hain zuzen ere.

2019an Azpeitiko Sorkuntza beka jaso zuen Histeria bideoklip esperimentala sortzeko.[5]

Diskografia

  • Lehena (2017)
  • Panpin hautsien dantza (2020)

Erreferentziak

Kanpo estekak