Ifor ap Glyn
Ifor ap Glyn (Londres, 1961eko uztailaren 22a) [1] telebista aurkezlea eta galeserazko poeta da . [2] 2016az geroztik Galesko Poeta Nazionala da .
Ifor ap Glyn | |||
---|---|---|---|
2016ko martxoaren 1a - 2022ko uztailaren 6a ← Gillian Clarke - Hanan Issa (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Londres, 1961eko uztailaren 22a (62 urte) | ||
Bizilekua | Denbigh Caernarfon | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Cardiffko Unibertsitatea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, telebista-ekoizlea eta gidoilaria | ||
Ifor ap Glyn Londresen jaio zen galesera mintzo zen familia batean, eta Cardiff Unibertsitatean lizentziatu zen. Beranduago, Denbighshirera lekualdatu zen eta azkenik Caernarfonera bizitzen jarri zen. Telebistako ekoizle eta gidoilari gisa lan egin zuen poeta eta antzerkilari izan baino lehen eta Cwmni Dda antzerki konpainiarekin lan handia egin du. [3] 1999an Galesko Asanblada Nazionalaren irekiera ospakizuneko kontzertuan jo zuen, eta AEBetako Smithsonian Folklife Festival-en bi aldiz ordezkatu du Gales.
2008-2009an Galesko Haur Poeta Saria jaso zuen (Bardd Plant Cymru) eta 1999 eta 2013an Galesko National Eisteddfod- en Koroa irabazi zuen [4] .
Cysgod Rhyfel (The Shadow of War) film dokumentalaren ekoizle exekutiboa izan zen. [5]
2016ko martxoaren 1ean Ifor ap Glyn Galesko Poeta Nazionala izendatu zuten. [6]
Liburuak
- Ifor ap Glyn (1991) Holl Garthion Pen Cymro Ynghyd. Y Lolfa. ISBN 978-0-86243-238-6..
- Ifor ap Glyn (1998) Golchi Llestri Mewn Bar Mitzvah. Darluniwyd gan Dewi Glyn Jones. Gwasg Carreg Gwalch. ISBN 978-0-86381-534-8..
- Ifor ap Glyn (2001) Cerddi Map yr Underground. Gwasg Carreg Gwalch. ISBN 978-0-86381-754-0..
- Ifor ap Glyn (2008) Lleisiau'r Rhyfel Mawr. Gwasg Carreg Gwalch. ISBN 978-1-84527-210-4..
- Ifor ap Glyn (2011) Waliau'n Canu. Gwasg Carreg Gwalch. ISBN 978-1-84527-340-8..
- Ifor ap Glyn (2016) Tra Bo Dau. Gwasg Carreg Gwalch. ISBN 978-1-84527-560-0..
- Ifor ap Glyn (2018) Hanes yr Iaith Mewn 50 Gair. Gwasg Carreg Gwalch. ISBN 978-1-84527-652-2..
- Ifor ap Glyn (2018) Cuddle Call?. Gwasg Carreg Gwalch. ISBN 978-1-84527-678-2..
Antzezlanak
- Branwen
- Frongoch