Ihana Iriondo

arabar musikari eta ekoizlea

Ihana Iriondo Reglero (Gasteiz, 1998) arabar musikari eta ekoizlea da[1].

Ihana Iriondo
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1998 (25/26 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta disko-ekoizlea

Ibilbidea

Txikitan hasi zen solfeo ikasten eta ondoren piano ikasketak egin zituen. 17-18 urterekin gitarra hartu eta abestiak sortzen eta konposatzen hasi zen. Ikus-entzunezko ikasketak egin zituen eta 2021ean UDDA abeslari gasteiztarraren lehen diskoa ekoitzi zuen, En las Nubes[1]. Gaztea maketa lehiaketan entzulearen saria irabazi zuen diskoak[2].

Abesti ugari sortu ditu, adibidez "Super Heroi"[3] eta "Nola izango da?"[4] eta zuzeneko kontzertuak ere egin ditu[5][6] baina ez du oraindik diskorik atera. 2022ko urtarrilean Naiz Irratiko "Beste bat" saioaren hainbat atal gidatu zituen[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.