Ikaztegieta

Gipuzkoako udalerria


Ikaztegieta Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdekoa. Oriako ibarrean dago kokatua, Donostiatik 32 kilometro hego-mendebaldera. 2 kilometro koadro ditu, eta 484 biztanle zituen 2016. urtean.

Ikaztegieta
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Ikaztegietaren ikuspegia
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaIkaztegieta
AlkateaIker Otamendi Ibarguren
Posta kodea20267
INE kodea20044
Herritarraikaztegietar
Ezizenamadril txikik
Kokapena
Koordenatuak43°05′41″N 2°07′31″W / 43.09472°N 2.12528°W / 43.09472; -2.12528
Map
Azalera2 km²
Garaiera110 m
Distantzia32 km Donostiara
Demografia
Biztanleria487 (2023)
4 (2022)
alt_left 247 (%50,7) (%51,5) 251 alt_right
Dentsitatea243,5 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 20,21
Zahartze tasa[1]% 18,88
Ugalkortasun tasa[1]‰ 9,8
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 83,61 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,56 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 88,83 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 76,8 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 66.89 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1988 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.ikaztegieta.com/

Geografia

Oria ibaiak udalerria zeharkatzen du. Ikaztegieta ondo komunikaturik dago, N-1 errepideari eta Madril-Irun trenbideko geltokiari esker.

Mugakideak

Historia

1374an Tolosara erantsi zen udalerria. 1615ean bere autonomia berreskuratu zuen Tolosarekin haserretu ostean. 1967 eta 1988 urteen artean, Orendain eta Baliarrain udalerriekin batera, Iruerrieta udalerria sortu zuten.[4]

Demografia

2019an 506 biztanle zituen herriak. Horietatik %20,16ak 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %14,62 ziren.[5]

Ikaztegietako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,5. Bigarren sektorea BEGaren %34,9. Hirugarren sektorea BEGaren %63,4. Eraikuntza %1,2.[5]

Politika

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Ikaztegietako alkatea Bilduko Iker Otamendi Ibarguren izan zen.[6]

Ikaztegietako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

ZinegotziakBoto kopurua
Bildu
4 / 7
160 (% 60,61)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
98 (% 37,12)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
1 (% 0,38)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeak

2015eko hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 130 boto lortu zituen. EAJk, 110 boto. PSE-EEk bi. PPk bat. Bakarne Otegi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[7]

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 150 boto. EAJk 115 boto. PSE-EEk 3 boto.[8] Bakarne Otegi aukeratu zuten alkate berriro.[9]

2023ko udal hauteskundeak

2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 154 boto. EAJk 75 boto.[10] Alba Garmendia aukeratu zuten alkate.

Alkateak

Hauek izan dira Ikaztegietako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[11]
1988 a1991
19911993 bIndependenteak
19931995Independenteak
19951999Herri Batasuna
19992003Ados Hauteskunde Elkartea
20032007Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
20072009 cEusko Abertzale Ekintza
20092011Ez esleituak
Iker Otamendi Ibarguren[6]20112015Bildu
Bakarne Otegi Jauregi[7]20152019Euskal Herria Bildu
Bakarne Otegi Jauregi[9]20192023Euskal Herria Bildu
Alba Garmendia Castaños[12]2023JarduneanEuskal Herria Bildu

a 1988. urtean Ikaztegieta, Baliarrain eta Orendain udalerri bihurtu ziren, aurreko Iruerrieta udalerriaren desegitearen ondorioz.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

Azpiegiturak

  • Liburutegia[13]
  • KZ gunea[14]
  • Kiroldegia. Bertan daude gimnasioa eta frontoia.[15]
  • Ikaztegietako Herri Eskola[16]
  • Ikaztegietako Haur Eskola[17]

Euskara

Ikaztegietako Rosario Amundarainen[18] pasartea, eskolan gaztelaniaz jakin ez eta gaizki pasa zuela kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[19][20] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ikaztegietan[21] euskalduna da biztanleriaren %88.83, eta euskararen erabilera %73.5 da. Ikaztegietako euskara gipuzkeran[22] katalogaturik dago, zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[23] parte den Tolosaldeko euskaran[24]. Azpieuskalki hau Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute. 2016an herritarren %78,26 euskalduna zen.[5]

Kultura

Jaiak

Ikaztegietako jaiak abuztuaren 10ean ospatzen dira, San Lorentzo egunean.

Ondasun nabarmenak

Ikaztegietar ospetsuak

Argazki galeria

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa