Imanol Murua Uria
Imanol Murua Uria (Zarautz, Gipuzkoa, 1966ko martxoaren 28a - ) euskal idazle, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea da.
Imanol Murua Uria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1966ko martxoaren 28a (58 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Imanol Murua Arregi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Nevadako Unibertsitatea Renon Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Joseba Zulaika |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskaldunon Egunkaria Jakin Argia Euskal Herriko Unibertsitatea Berria Egunero |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientziatan lizentziatu zen 1989an. Geroago doktore-titulua lortu zuen 2014an Euskal Ikasketetan, Renoko Unibertsitatetik (UNR), eta Gizarte Komunikazioan, EHUtik. Kazetaritzako irakaslea da EHUn 2015etik. Sei libururen egile eta lauren ko-egile da. Bere azken liburuan (Ekarri armak) ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika idatzi zuen 2015an.[1][2][3][4] Bere doktorego-tesian gai horixe landu zuen ("The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors"), Txema Ramírez de la Piscina eta Joseba Zulaikaren zuzendaritzapean.[5]
1980ko hamarkadaren amaieran, Argia aldizkariaren bueltan euskarazko egunkariaren proiektuaren gaineko gogoeta sortu zenean unibertsitatetik irten berria zen orduan Murua, baina Argia-n kolaboratzen zuen ordurako, belaunaldi bereko beste hainbat kazetarirekin batera: «Denbora gutxi generamala, ohartu ginen egunkariaren ideia oso serio hartua zutela, egunkaria martxan jartzeko garaia zela erabakia zutela... Tokatu zitzaigun momentu egokian leku egokian egotea, beste batzuek pentsatu zutena martxan jartzeko». Egunkaria sustatzeko taldean zeuden Martin Ugalde, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Nerea Azurendi, Pello Zubiria, Iñaki Uria, Josu Landa eta Joxemi Zumalabe bera.[6]
« | Denbora gutxi generamala, ohartu ginen egunkariaren ideia oso serio hartua zutela, egunkaria martxan jartzeko garaia zela erabakia zutela... Tokatu zitzaigun momentu egokian leku egokian egotea, beste batzuek pentsatu zutena martxan jartzeko. | » |
Argia astekarian (1987-90), Egunkaria egunerokoan (1990-1995 eta 1999-2003), Jakin kultur aldizkarian (1995-1998), Egunero egunkarian (2003) eta Berria egunkarian (2003- ) aritu da kazetari. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Ikerketa- lana HGH Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza Ikerketa Taldean aritzen da.[7]
1996an Rikardo Arregi Saria jaso zuen, Erreportaje Sailean, Humberto Unzuetarekin batera, Irlandako bake prozesuari buruz Egunkaria-n argitaratutako lanengatik. 2006an, eta 2010ean ere, Rikardo Arregi Sari Nagusia jaso zuen, Berria egunkarian Politika Sailean idatzitako lanengatik eta "Loiolako Hegiak" liburua idazteagatik. 2008an prentsa idatziko Argia Saria jaso zuen, Berria egunkarian Politika arloan idatzitako lanengatik.
Guztira 200dik gora artikulu argitaratu ditu Berria egunkarian.[8] Berria egunkariko bere iganderoko asteko kronika hainbat urtetan erreferentzia nagusietako bat izan zen Euskal Herriko kazetaritza politikoan.[9]
12 artikulu luze ere idatzi ditu Jakin aldizkarian.[10] 2014tik Jakin aldizkariko Kontseilu Editorialeko kide da.[11]
Liburuak
Kronika
- Suetena Belfasten (1996, Susa). Humberto Unzuetarekin batera.
- Palestina zauritua (1998, Susa)
- Jesus Atxa Agirre (1920-2007) (2008, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza)[12]
- Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai (2009, Euskaltzaindia), Joan Mari Torrealdairekin batera
- Kazetari aditua unibertso digitalean (UEU, 2009).[13]
- Esan eta Egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa (2009, Manu Robles-Arangiz Institutua)
- Loiolako hegiak (2010, Elkar)
- Ekarri armak (2015, Elkar / Berria)
- Egunero behar genuen (2023), Elkarlanean.
Biografia
- Geronimo (1999, Elkar)
- Lo que dije y digo. Artículos de prensa 1991-2010. (Ttarttalo, 2011). Mariano Ferrer kazetariak idatzitako zutabeekin liburu bat moldatu zuen, Ferrerekin berarekin koordinatuta.[14]
Sariak
- 1996: Rikardo Arregi Saria Erreportaje sailean. Humberto Unzuetarekin batera Irlandako bake prozesuari buruz Egunkarian argitaratutako lanengatik.
- 2006: Rikardo Arregi Sari Nagusia. Bai Berrian bai Mahai Jokoan blogean Euskal Herriko politikari buruz idatzitako artikuluengatik.[15][8][9]
- 2008: Prentsa idatziaren Argia Saria. Hau ere BERRIA Politika sailean idatzitako lanengatik.[8][16]
- 2009: Tene Mujika saria. Loiolako hegiak liburu proiektua gauzatzeko.[17]
- 2010: Rikardo Arregi Sari Nagusia. "Loiolako Hegiak", liburuan 2006ko bake-elkarrizketen sekuentzia osatzeagatik, ñabardura ugari azaleratuz, lanbropean zeuden gertakariak argituz.[18]
- 2010: Zilarrezko Euskadi Saria. Gipuzkoako liburu saltzaileen elkarteak ematen du saria, eta Liburuaren Egunean Donostiko Gipuzkoa plazako azokan gehien saldutako lanak jasotzen du.[19]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Imanol Murua Uria literaturaren zubitegian
- Elkarrizketa Argian
- Imanol Murua Uriaren liburua, ETAren jardun armatuaren bukaeraz bideoa Berria TBn (2015-12-04)
- MARTIN UGALDE FOROA: Imanol Murua Uria bideoa Berria TBn (2015-12-15, 88 minutu)
- "Mahai jokoan" Imanol Muruaren blogeko kronika politikoak (2006-2013) www.berria.eus.
- Kazetari aditua unibertso digitalean liburuaren pdf bertsioa (UEU, 2009). Jose Inazio Armentia Vizuete, Joseba Barandiaran Andueza, Arantxa Iturbe Maiz, Beñardo Kortabarria Olabarria, Imanol Murua Uria, Jose Mari Pastor Gonzalez, Txema Ramirez de la Piscina Martinez, Alazne Aiestaran Yarza, Andoni Basabe Kortabarria, Bego Zubia Gallastegi
- Jesus Atxa Agirre (1920-2007) liburuaren pdf bertsioa (2008, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza).