Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa

Iparraldeko Alemaniar Federazioa» orritik birbideratua)

Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa (alemanez: Norddeutscher Bund) 1867an hasi zen, Germaniar Konfederazioa desegin ondoren. Alemaniako iparraldeko 22 estatuk osatua, aldi baterako elkartze bat izan zen, soilik 1871n Alemaniar Inperioa aldarrikatu zuten arte iraun zuena.

Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa
Norddeutscher Bund
1867 – 1871
Konfederazioa
Iparraldeko Alemaniar Konfederazioko bandera

Iparraldeko Alemaniar Konfederazioko armarria

Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa 1870 aldean
Geografia
HiriburuaBerlin
Kultura
Hizkuntza(k)Alemana
Beste batzuk:
Poloniera
Sorabiera
Polabera
Historia
Aurrekoa
Germaniar Konfederazioa
Ondorengoa
Alemaniar Inperioa

Germaniar Konfederazioa ez bezala, Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa benetako estatua izan zen. Bere lurraldea, Maindik iparraldera zeuden Germaniar Konfederazioaren lurraldeek hartzen zuten, Prusiako ekialdeko lurraldeek eta Schleswigeko Dukerriak, baina Austria, Bavaria, Wurtemberg, Baden eta Hesseko Dukerri Handiaren hegoaldeko lurraldeak kanpo uzten zituen.

Hala ere, Alemaniako iparraldean prusiar boterea sendotu zuen eta Alemaniako hegoaldean prusiar kontrolaren oinarriak jarri zituen, Zollverein eta Bake-itun sekretuei esker (Austria-Prusia Gerraren amaieraren bezperan hegoaldeko estatuekin sinatu zituztenak).

Alemaniar Inperioa sortu ondoren existitzeari utzi zion arren, honen "oinarria" izan zen. Bere konstituzioak botere handiak ematen zizkion Kantzelari (Bismarck), Bundesrateko Presidentetzak (Prusia) izendatua izan zena. Hau kantzilerra Reichstagaren aurrean immunea zelako horrela izan zen eta, kantzilerrari Presidentearen eta herriaren arteko lotura bakarra izatea ahalbidetu zion. Hala ere, konstituzioa ez zen hain kontserbadorea: kantzilerrak aparatu militarraren gaineko boterea mantendu zuen (batez ere Gilen I.a ia irentsi zuen 1862an Prusian izandako Konstituzio Krisiaren esperientzia mingotsaren ondoren). Gainera, ez zuten Kantzilerrarekiko oposiziorik onartzen: 1860ko hamarkadan Bismarcken aurka agertu ziren zibilek debekatuta zuten kargu publikoetan aritzea.

Konfederazioaren kideak

EstatuaHiriburua
Erresumak (Königreiche)
Prusia (Preußen)
(tartean Lauenburgo)
Berlin
Saxonia (Sachsen)Dresden
Dukerri Handiak (Großherzogtümer)
Hesse (Hessen / Hessen-Darmstadt)
(Goi Hesse baino ez)
Gießen, Darmstadt
Mecklemburgo-SchwerinSchwerin
Mecklemburgo-StrelitzNeustrelitz
OldenburgOldenburg
Saxonia-Weimar (Sachsen-Weimar-Eisenach)Weimar
Dukerriak (Herzogtümer)
AnhaltDessau
Brunswick (Braunschweig)Brunswick
Saxonia-Altenburg (Sachsen-Altenburg)Altenburg
Saxonia-Coburg-Gotha (Sachsen-Coburg und Gotha)Coburg
Saxonia-Meiningen (Sachsen-Meiningen)Meiningen
Printzerriak (Fürstentümer)
LippeDetmold
Reuss-GeraGera
Reuss-GreizGreiz
Schaumburg-LippeBückeburg
Schwarzburg-RudolstadtRudolstadt
Schwarzburg-SondershausenSondershausen
Waldeck-PyrmontArolsen
Hansako Hiri Askeak (Freie Hansestädte)
Bremen
Hanburgo
Lübeckeko Hansar Hiria

Kanpo estekak



Artikulu hau Alemaniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.