Isabel Diaz

euskal idazlea

Isabel Diaz Lopez (Laudio, Araba, 1966ko uztailaren 27a - ) euskal idazlea da, poeta.[1]

Isabel Diaz
Bizitza
JaiotzaLaudio1966ko uztailaren 27a (57 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 689

Biografia

Euskal Filologian lizentziatua. Urduñako AEK (Alfabetatze Euskalduntze Batzordea) euskaltegiko irakaslea. Bi liburu ditu sarituak: Ura badoa maldan behera (1996) 'Ernestina de Champourcin' V. Poesia Sariketa irabazi zuen lan honi esker, eta Ontzi iluna (1999) XXIX. Irun Hiria Literatur Sariaren irabazle.

Honez gain, Compostelan argitaratutako A ponte das palabras, Poesía Vasca 1990-2000. Hitzezko Zubia, euskal poesia 1990-2000 antologian parte hartu du.

Halaber, Zurgai poesia aldizkariak argitaratu ditu bere poemak 2004ko uztaileko alean: Voz de mujer en castellano, catalán, euskera y gallego.

Lanak

Poesia

  • Ura badoa maldan behera (1996, Arabako Foru Aldundia)
  • Ontzi iluna (1999, Kutxa)
  • Bidegurutzean (1999)[2]
  • Sano Erradikal (Txalaparta, 2020)[3][4]

Sariak

  • Ernestina de Champourcin V. Poesia Saria, Ura badoa maldan behera-gatik
  • XXIX. Irun Hiria Literatur Saria, Ontzi iluna-gatik

Erreferentziak

Kanpo estekak


Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.