Laudio

Arabako udalerria

Laudio[1] Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Aiaraldea eskualde edo kuadrillakoa. Industriagunea da, eta Arabako udalerri jendetsuenetan bigarrena (Gasteiz da lehena), 18,030 biztanle baitzituen 2023. urtean. Ofizialki, udalerriaren izen osoa Laudio Ibar Noblea da.

Laudio
 Araba, Euskal Herria
Laudioko bandera

Laudioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAiaraldea
Izen ofiziala Laudio / Llodio
AlkateaAinize Gastaka Martinez (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01400
INE kodea01036
Herritarralaudioar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°09′04″N 2°57′22″W / 43.151111111111°N 2.9561111111111°W / 43.151111111111; -2.9561111111111
Map
Azalera37,56 km2
Garaiera130 - 782 metro
Distantzia50 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria17.917 (2023)
11 (2022)
alt_left 9.234 (%51,5) (%49,5) 8.868 alt_right
Dentsitatea0,48 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
-% 1,91
Zahartze tasa[2]% 19,63
Ugalkortasun tasa[2]‰ 39,93
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 75,79 (2011)
Genero desoreka[2]% 8,22 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 14,24 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 25,59 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 10.07 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera dataX. mendean edo lehenago
Webguneahttp://www.laudiokoudala.net

Izena

Laudio izena segur aski Laudius erromatar pertsona izenetik dator. Hain oinarri sendoa ez duten beste teoria batzuen arabera, Claudius erromatar pertsona izenetik letorke (baina horrek gaztelaniaz Cloyo izena emango luke), edo Flaudio pertsona izenetik (Julio Caro Barojak teoria hori aldeztu zuen, baina geroztik jakin da ez zela Flaudio erromatar izenik izan).[5]

Euskarazko ohiko ebakera hiru silabakoa da: /lau-dí-o/. Azken urteotan, gaztelaniaren eraginez, bi silabako ebakera zabaldu da, /láu-dio/, baina erdarakada gordintzat jotzen da, euskara zainduan baztertzekoa.[5]

Udalerriaren izen ofiziala Laudio da euskaraz, eta Llodio gaztelaniaz.

Herritarrari laudioar deritzo. Nahiz eta 1979an Euskaltzaindiak laudiar proposatu zuen, geroagoko ikerketek frogatu dute laudioar dela herritar izen egokiena, eta horrela jakinarazi zion Euskaltzaindiak Laudioko Udalari 1985 eta 2000. urteetan eginiko irizpenetan. Aldaketa proposatzeko, Euskaltzaindiak kontuan hartu zituen, alde batetik, Jose Paulo Ulibarri (1775-1847) idazlearen Gutun liburua; eta, bestetik, inguruko adineko euskaldunen erabilera. Horretaz gain, aintzat hartu zuen Laudioren ondoan dagoen Amurrioko Baranbio kontzejuko herritar izena baranbioar dela euskaldunen artean.[1]

Geografia

Nerbioi ibaia, Laudio zeharkatzen.

Inguru naturala

Nerbioi ibarrean dago kokatuta geografikoki, Nerbioi ibaiaren ibilbidearen erdian. Herriak haren urak hartzen ditu Amurriotik etorriak, eta hauek Arakaldorako bidean segitzen dute.

Inguruko mendiei dagokienez, Ganekogortako mendilerroan dauden Kamaraka (782 m) eta Goikogane (698 m) ditugu, alde batetik, Bizkaiko mugan. Beste alde batetik, Pagolar (718 m), Mostatxa (667 m), Elorritxugana/Kukutzakoatxa (721 m), Zenagortagana (700 m) eta Luxamendi (470 m) daude.

Udalerri mugakideak

Auzoak

Laudio lau auzok osatzen zuten: Larrazabal, Olarte, Larra eta Goienuri. Udal gaiak jorratzeko nahiz alkateak hautatzeko, banaketa administratibo hori kontuan izaten zen.

XIX. mendean, ordea, Foruak galtzearekin batera, mendetako antolakuntza administratiboa eraldatu egin zen, eta, hazkunde demografikoaren ondorioz, Laudiok itxuraldatze handia izan zuen. Gaur egun, beraz, lau auzo historiko haiekin zerikusirik ez duten hainbat auzo ditu. Ezagunenak eta handienak, Areta, Ugarte, Gardea, Latiorro, Landaluze eta Erdigunea dira.

Historia

Demografia

XX. mendearen 60 eta 70eko hamarkadetan industrializazioaren ondorioz gertatutako hazkunde demografikoaren ondoren, Laudio biztanleak galtzen ari da etengabe 80ko hamarkadatik aurrera, antzeko tamainako beste herri batzuetan jazotzen ari den modu berean.

Biztanleriaren bilakaera

Politika

Udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Natxo Urkixo hautatu zuten alkate. 2015eko hauteskundeen ondoren, berak jarraitu zuen alkatetzan.

2019ko udal hauteskundeetan EAJ (Euzko Alderdi Jeltzalea) izan zen alderdirik bozkatuena. Horren ondorioz, Ander Añibarro hautatu zuten alkate.

Laudioko udalbatza

Alderdia

2015

2019

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 17
2.443 (% 27,10)
7 / 19
3.581 (% 36,42)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
5 / 17
2.902 (% 32,19)
7 / 19
2.448 (% 24,90)
Omnia
4 / 17
1.989 (% 22,06)
3 / 19
1.807 (% 18,38)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
2 / 17
1.102 (% 12,22)
2 / 19
1.035 (% 10,53)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 17
579 (% 6,42)
0 / 19
432 (% 4,39)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak, Euskadi.net webgunean.[6]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateak

Laudioko udaletxea, Herriko Plazan.

Hauek izan dira Laudioko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[7]
Pablo Gorostiaga Gonzalez[7][8][9][10]19791983Gure Aukera[10]
Juan Jose Ibarretxe Markuartu[7][10]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Pablo Gorostiaga Gonzalez[7][9]19871991Herri Batasuna
Antonio Aiz Salazar[7][11]19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Antonio Aiz Salazar[7][11]19951997 a[12]Euzko Alderdi Jeltzalea
María del Yermo Urquijo Elorza[7][13]19971999Euzko Alderdi Jeltzalea
Pablo Gorostiaga Gonzalez[7][9]19992003Euskal Herritarrok
Jon Karla Menoyo Llano[7][14]20032007Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Jon Karla Menoyo Llano[7][15][16][17]20072011Euzko Alderdi Jeltzalea
Jon Iñaki Urkixo Orueta[7][9]20112015Bildu[18]
Jon Iñaki Urkixo Orueta[7][19][9]20152019Euskal Herria Bildu
Ander Añibarro Maestre[7][20][21][22]20192023Euzko Alderdi Jeltzalea
Ainize Gastaka Martinez[22][23][24]2023JarduneanEuskal Herria Bildu

a 1997ko Uztailean Antonio Aiz Salazar 6 urtez gaitasungabetu zuten, Herri Batasunari informazioa ukatzeagatik.

Garraioa

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
15Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)OkondoArtziniega
16ArtziniegaArtziniega (gasolindegia)LantenoMenagaraiIbaguenArespalditzaMurga (industrialdea)IzoriaAmurrio (gasolindegia)AmurrioAmurrio (San Jose)Laudio (Gurutze Gorria)LaudioLaudio (Ugarte)Okondo (Goienuri)Okondo (Okondoxena)Okondo (Zubidiarte)Okondo (Jubilatuen kluba)Okondo (Kutxabank)Okondo

Kultura

Euskara

Laudioko Juan Jose Ibarretxe[25] (Ahotsak[26] proiekturako)

XIX. mende arte Laudio herri nagusiki euskalduna mantendu zen, baina XX. mendearen hasieran erabat galdu zen bertako euskara, hainbat faktore sozio-ekonomiko eta politikoren ondorioz. Herriko hizkera mendebaleko euskararen aldaera izan da beti, Nerbioi ibarreko beste herrien multzokoa.

Berreskuratze prozesua indartu egin da XX. mendeko amaieratik. Gaur egun, Basalarrina Kultura Elkarteak laudioar euskaldunak hainbat kultura ekimenetarako biltzen ditu. Ikastola bat ere badute eta Araba Euskaraz jaialdia antolatu zuten 1983, 1993, 2000 eta 2011. urteetan. 2012an, laudioarren herena zen euskaldun, eta XXI. mendearen hasierako hamar urtean, euskararen erabilera bikoiztu baino gehiago egin da: % 3,69 zen 2001ean, eta % 9 izan zen 2011ko udazkenean. Euskara balioesten dute laudioarrek.[27]

Irakaskuntza

Laudioko udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen artean lanbide heziketako ikasketak ditugu. Ikasketok 1870ean zabaldu zen Laudio Ibarraren Eskola Publikoaren eraikinean egiten dira.

Eskolaren ardura hainbeste kongregazio eta irakasleren esku egon da urteetan zehar eta Lehen Hezkuntza eta Batxilergoa eman izan da bertan 1972. urtera arte. 1940an La Salleren anaiek hartu zuten udal eskolaren ardura eta 1998ra arte kongregazio honek izan du bertoko hezkuntzaren ardura. 1972an izan zen hezkuntzaren erreformaren ondorioz, Udal Eskola berregituratu egin zen, eta, bertan aurreko heziketa mailak utzita, lanbide heziketa ematen hasi zen, eta Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea sortu zen.

1998an, La Salletarrek eskola zuzentzeko eta gidaritza akademikoa izateko udalarekin zuten konpromisoa bertan behera utzi zuten eta eskolaren ardura irakasleen esku geratu zen.

Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea sortu zenetik eskola publikoa da, baina ez dago Eusko Jaurlaritzaren ikastetxe publikoen sarean. 2010ean, dena den, Laudioko udalbatzako ordezkari politiko guztiek, aho batez, sare horretan sartzearen alde agertu ziren eta horretarako eskaera egin zioten Eusko Jaurlaritzari.

Kirola

Txirrindularitzako proba garrantzitsua antolatzen da urtero udalerrian, Laudioko Sari Nagusia, alegia. Atletismoan, berriz, herriko klubak Laudioko Nazioarteko Krosa antolatzen du.

Jaiak

  • Abuztuaren 15ean, San Rokeko jaiak ospatzen dira. Orain dela urte batzuk, 15 egun irauten zuten, eta Euskal Herriko luzeenak ziren. 2004tik aurrera, ordea, 7-8 egun irauten dute. Azkenengo egunean, San Rokeren txakurra erretzen da.
    Laudioko txuzoak, Aretako Santa Ana eguneko zeremonian.
  • Dolumin Barikua: Aste Santuaren aurreko bariku edo ostiralean ospatzen da. Abereen feria garrantzitsua eskualdean. Diotenez, haratuzte eguna izan arren, Laudion egun horretan okela jan daiteke Aita Santuaren buldari esker.
  • Santa Ana egunean (uztailak 26), Laudio eta Arrankudiaga artean banatzen den Areta auzoan txuzoak jartzen dira lurrean, mugak markatzeko. Laudio herriko ikur zahar bat hain zuzen.[28] Laudioko txuzoek otsoak dituzte grabatuta euren puntetan, eta Arrankudiagakoek lehoiak eta armarriak.[29] Laudioko udalak, gainera, txuzo-punta horien kopiak ekoizten ditu Laudioko erakunde eta herritarrei ezagupen eta omenezko sinbolo gisa emateko.[30]

Ondasun nabarmenak

Argazki galeria

Laudioar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba