Itsasne Larruskain

futbolaria, 2023ko Euskal Ligako emakumezkoen urrezko baloia

Itsasne Larruskain Antxia, ezagunagoa Itsas edo Larrus izenez, (Traña-Matiena, Abadiño, Bizkaia, 1992ko uztailaren 14a) abadinar irakaslea eta futbolaria da, zelai erdian eta aurrean aritzen dena.[1] 2023. urte hasieran Euskal Ligako Pitxitxiak Cantera Deportivak banatzen duen Urrezko Baloia jaso zuen.[2]

Itsasne Larruskain

Bizitza
JaiotzaTraña-Matiena1992ko uztailaren 14a (31 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta irakaslea

Facebook: ligavascafem/posts/1528676990484190 Instagram: itsaslarrus Edit the value on Wikidata
Elorrio Euskal kopako Txapelduna, 2023.06.18

Biografia

Itsasne Larruskain Abadiñon jaio zen. Gurasoak Juan Mari Larruskain Markina-Xemeingoa eta Maria Jesus Antxia Mallabiakoa dira. Ahizpa bat du, Laura.

Lehen Hezkuntza eta DBH Matienako eskolan egin ondoren, Durangoko institutura joan zen Batxilergoa egitera. 2010etik 2014ra Lehen Hezkuntzako Graduan, Hezkuntza Berezian espezializatu zen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean ( HUHEZI). Gero 2014-2015 ikasturtean Salamankan ALEko espezializazioa egin zuen. 2015etik irakasle aritu da.

Larruskainen zaletasunak, besteak beste, mendira joatea eta musika entzutea dira.

Kirol ibilbidea

10 urterekin Matienako eskolako nesken taldean hasi zen areto-futbolean jolasten. Bi urte beranduago Futbol 7ra pasatu zen. 14 urterekin (2006/2007 denboraldian) Elorriora joan zen Futbol 11ra kadete-jubenil mailara. 2009tik Elorrioko Senior mailan jolasten ari da. Gazte mailan urtebete egin zuen Athleticen teknifikazioan, lagunarteko partiduak jokatzen.[3]

2010-2011 denboraldian bigarren erregionaletik lehenengo erregional mailara igo zen Elorrio taldea. 2013-2014 denboraldian unibertsitateko praktikak egitera joan zen Lanzarotera eta hiru hilabete egin zituen CD Lomo taldean jokatzen. 2014-2015 denboraldian lehenengo erregionaletik Euskal Ligara igo zen Elorrio taldea eta bertan jarraitzen du.

2016-2017 denboraldian Euskal Ligako Pitxitxia izan zen 26 gol sartuta. 2022-2023 denboraldian Cantera Deportivak ematen duen Urrezko baloia jaso du Euskal Ligako jokalari onena izendatu dutelako (Ligako entrenatzaile eta jarraitzaleek bozkatuta). 2023ko apirilaren 1ean Elorrioko Eleizalde zelaian omenaldia egin zioten Urrezko baloia jasotzeagatik.[1]

Urtean-urtean hobetzen joan da, eta horretan urte hauetako guztietako entrenatzaileek eragina izan dute, besteak beste, Matias Gonzalezek, Toni Del Fresno Nietok, Jon Larrañagak, Mikel Arrubek, Aitor Azpitartek, Gontzal Arana Erizek eta laguntzaile lanetan aritzen den Markel Arana Eriz ere bai. Baina, hobekuntzarik handiena azken urteetan egin du, eta horretan Elorrion duten staff  teknikoak asko lagundu dio.[3]

Lehen mailako Elorrio futbol taldea, 2023ko otsaila

Larrusen iritziz taldearen giro onak indarra ematen die eta sariak talde osoarenak dira.[4] 2023ko apirilean gol gutxien jasotako Euskal Ligako taldea zen.[5]

Urrezko baloia

Cantera Deportivak banatu zituen III. Urrezko baloiak: Euskal Liga mailan Elorrio taldeko Itsasne Larruskainek jaso zuen eta Erregional mailan Ugao taldeko María Boadak jaso zuen.[6]

Biak bat harrobia

Omenaldia Elorrioko Eleizalde futbol zelaian.(ezkerretik hasita) Andrea Alzuaran, Nerea González Guerrero, Itsasne Larruskain Antxia, Juan Mari Larruskain, Maria López Castillo , Miriam Expósito García eta Mikel Arrube,2023.04.01

Harrobiko Biak Bat taldean neska asko dabil mailarik maila. Durangaldean Biak Bat-en moduko proiektu bat egotea altxor bat da, pozik egoteko modukoa. Mantendu eta indartu behar den zerbait da. Eurak dira etorkizuna eta hortik elikatzen joan behar da.[5]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2016-2017 denboraldian Euskal Ligako Pitxitxia izan zen 26 gol sartuta.[1]
  • 2023. urtean Cantera Deportivak banatzen duen Euskal Ligako Urrezko Baloia jaso zuen, Pitxitxia izateagatik.[2]
  • 2023ko apirilaren 1ean Elorriok Itsasne Larruskain jokalaria omendu zuen, Elorrio - Alaves B partiduaren aurretik. Aurrelari abadiñarrak, Cantera Deportiva kirol-aldizkariak ematen duen Urrezko Baloia jaso berri zuen, eta horrexegatik klubak omenaldia egin zion.[7]
  • 2023ko ekainaren 18an Elorrio emakumezkoen Futbol Taldea Euskal Kopako txapelduna izan zen Laudion. Arratsalde berean Elorrioko udaletxeko balkotik taldeak herritarren eta zaletuen omenaldia jaso zuen. [8]

Erreferentziak

Kanpo estekak