Itsaso Gangoitia

bizkaitar korrikalaria

Itsaso Gangoitia Mazorriaga (Abadiño, Bizkaia, 1988) bizkaitar futbolaria, korrikalaria, zutabegilea eta euskara teknikaria da. Berbaro euskara Elkarteko haur eta gazte arloko teknikaria da.[1]

Itsaso Gangoitia

Bizitza
JaiotzaAbadiño, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraklasterkaria

2024ko urte hasieran Sei Izar Santutxuko Herri Krosa irabazi zuen.[2]

Biografia

Umetan, bertsolaritza klaseetan bertsozaletu zen.[1] Kirol zalea da. Futbolean jardun zuen Abadiñon eta Iurretan.[3] Txikitatik ikusten zituen gurasoak korrika egiten eta triatloian zein lasterketetan parte hartzen hasi zen.[2][4]

2015ean Itsaso Gangoitia, Meritxel Etxagibel, eta Gorka Madrazo, Berbaro euskara elkarteko gazte arloko kideak, Euskararen erabileran eragin guran, DBHko 4. mailako eta batxillergoko ikasleekin ‘Zergatik ez?’ motibazio tailerrak eman zituzten.[5]

Zutabegile

Durangaldeko Anboto astekarian 2015eko apirilaren 10etik 2017ko urtarrilaren 3ra hainbat zutabe idatzi ditu: [6]

  • 2017.03.03 Nor da n(h)or? [7]
  • 2017.01.20 Direnak eta ez garenak [8]
  • 2016.11.04 #bbt16 [9]
  • 2016.09.16 Eredu bizi bat [10]
  • 2016.05.27 Abadiño, merke eta on? [11]
  • 2016.03.11 Bidezidorretatik [12]
  • 2015.11.17 Bihar gaur izan dadin, DA! [13]
  • 2015.07.17 Zuei! [14]
  • 2015.04.10 Arkatzak dantzan ditugu! [15]

Kirol ibilbidea

Futbolari

Futbolean defentsa jardun zuen, 2004tik 2006ra Abadiñoko kadete-jubenil taldean eta 2006tik 2009ra Iurretako lehen mailako taldean.[3][16]

Korrikalari

Bere kontura hasi zen korrika egiten. 2019 inguruan, lagun talde batek animatu zuen triatloiak egitera, neska gutxi baitzeuden. Federatu egin zen eta lehen triatloi proba Senperen (Lapurdi) egin zuen. Gorka Bizkarrarekin hasi zen entrenatzen. Euskal zirkuituetan aritzen da. Durangoko Duatloi batean, txipa ahaztu eta minutu bat beranduago irtenda ere, hirugarren postua lortu zuen [2]

2019ko martxoaren 9an Eibar Triatloi Taldeak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Eibarko duatloiaren XXVIII. edizioa ospatu zen sprint distantzian (5km – 18km – 2,5km), Euskal Herriko zirkuituko hirugarren proba puntuagarria. Itsaso Gangoitiak Lea-Artibaiko Amandarri taldearekin parte hartu zuen eta seigarren postua lortu zuen 1.10.18 denboran. Andrea Mediero Losada (01.01.45 ) Sestao Triatloi Taldekoa izan zen irabazlea emakumezkoetan.

Amatasunaren ostean indartsu

Ama izen ostean, bai fisikoki bai mentalki kostatu kostatu zitzaion errekuperatzea. Bere kabuz entrenatzen hasi zen, presio gutxiago jartzeko bere buruari. Itzulera ezberdina egin nahi izan zuen sentsazioak probatzeko. Bere ibilbideko lehenengo mendi lasterketan, Sorginen Lasterketan, parte hartu zuen. Durangoko San Silvestren eta Elorrioko Santxibirin 5,5 kilometroko proba osatu ondoren podiumean egotea lortu zuen. Hirugarrena izan zen 21’35ko denboraz. Aurretik Raluka Ungureanu (21’00») eta Zutoia Odriozola (21’25») izan zituen.[17][18]

2023ko abenduaren 31n, urte amaierako Durangoko XV. San Silvestre proban txapeldunordea izan zen. Txapelduna Oihana Azkorbebeitia izan zen eta hirugarrena Maier Miota. [19]

2024ko urte hasieran Santutxuko Sei Izar Herri Krosean txapelduna izan zen.[2]

2023ko azaroan 58. Behobia-Donostia lasterketaren maratoi erdian parte hartu zuen 1.25.45 denbora hobetuta.[2] 8 minutu hobetu zuen 2021ekoa,[20] 132. postuan heldu zen 1.33.54 denboran.

Palmaresa

  • 2024.01- Santutxun Sei Izar proba, 1. postua, txapelduna [2]
  • 2023.12.31 - Durangon Sansilvestre proban, 2. postua, txapeldunordea, [19]
  • 2023.12.18 - Elorrion Santxibiri proba, 3. postua. [17][18]
  • 2019.03.09 - Eibarko duatloiaren XXVIII. edizioan, 6. postua [21]

Erreferentziak

Kanpo estekak