Ivan Panfilov
Ivan Vasilievitx Panfilov (errusieraz: Иван Васильевич Панфи́лов; 1893ko urtarrilaren 1agreg./1892ko abenduaren 20ajul., Petrovsk, Errusiar Inperioa – 1941eko azaroaren 18a, Guseniovo, SESB) SESBeko Heroia eta militar garrantzitsua izan zen. Armada Gorrian Errusiako Gerra Zibilan hartu zuen parte, eta Turkestanan paper garrantzitsua jokatu zuen, Kirgizistango SESaren jeneral nagusia izatera helduz.
Ivan Panfilov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Petrovsk, 1892ko abenduaren 20a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusiar Inperioa |
Heriotza | Q4152795 , 1941eko azaroaren 18a (48 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | borrokan hilda |
Hezkuntza | |
Heziketa | Akademia Militar |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Errusiako Armada Inperiala Armada Gorria |
Gradua | maior jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran Moskuko Gudua Ekialdeko Frontea Lehen Mundu Gerran Errusiako Gerra Zibila Polonia-Sobietar Batasuna Gerra Brusilov Offensive (en) Ufa Operation (en) Battle of Berezina (en) Basmatxien matxinada |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
1941an Moskuko Guduan Panfilovek Fusilarien 316. Dibisioaren komandantea izan zen. 1941eko azaroaren 18an hil zen, Volokolamsk barrutian, Moskutik gertu, mortero baten eztandaren ondorioz.
Bere bizitzan oinarrituta Volokolamsk Autobidea izeneko liburua idatzi zuen Alexander Bekek. Liburu honek eragin handia izango zuen Israelen sorreran militarren artean eta Kubako Iraultzan, Fidel Castrok inspirazio iturri hartu baitzuen.