Jabier Agirre

euskal herritar mediku eta hiztegigilea

Jabier Agirre Lasarte (Donostia, 1952ko martxoaren 6a[1]) euskal herritar medikua da. Euskalgintzan lan oparoa egin du.

Jabier Agirre

Bizitza
JaiotzaDonostia1952ko martxoaren 6a (72 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta lexikografoa
Jasotako sariak

Inguma: jabier-agirre-lasarte-00

UZEIko Terminologia Saileko teknikari gisa aritu zen 1983-2017 artean,[2] jarduera nagusia hiztegigintza espezializatua izan zuen bertan, medikuntza, osasun eta kirol arloetan bereziki, baina, horretaz haratago, ikasmaterialak prestatzen ere parte hartu zuen.

1991n Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) sorreran parte hartu zuen eta 2011 arte bertako lehendakari izan zen.[3]

2021eko apirilaren 27an Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria jaso zuen[4][5][6][7][8] bere ibilbidean «zientzia dibulgazioan eta euskararen normalizazioan egindako lana» aitortuz.

Osasun-arloko dibulgazio zientifikoa egin du euskarazko komunikabide orokor nahiz espezializatuetan, besteak beste Argia eta Elhuyar aldizkarian, Egunkaria eta Berria, Euskadi Irratian edo ETB1eko Egonean Giro, Horrelakoa da bizitza eta Txoriene[9] saioetan. Egun Klaudio Landak aurkeztutako Eztabaidan saioan parte hartzen du.

Lanak

42 liburu idatzi ditu (horietatik 39 hiztegiak dira), hainbat itzulpen eta dibulgaziozko artikulu ugari prentsan. Bestalde, Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 130 lan baino gehiago erakusten ditu.[10]

Liburuak

  • Osasun publikoa[11] (1979, UEU)
  • Osasunbideak. Medikuari galdezka (1986, Elhuyar/ELKAR)
  • Osasunbideak. Pediatria (1987, Elhuyar/ELKAR)

Medikuntza hiztegigintza

Kirol hiztegigintza

Itzulpengintza

  • Giza anatomiako poltsikoko atlasa (1998, Elhuyar, Heinz Feneisen Pocket atlas of human anatomy lanaren itzulpena)
  • Jarduera fisikoaren eta kirolareN oinarrizko terminologia (2010, Gipuzkoako Foru Aldundia).

Ikasmaterialak

  • Osasun-zaintza (Laneko euskara). (1992. UZEI/HABE,{{ISBN|84-457-0048-0}})
  • Osatuz egitasmoa (aldizkaria, irratsaioak, webgunea). (2006tik aurrera, UZEI/HABE)
  • DIRUKIAK (Laneko euskara finantza-erakundeetan). (2001etik aurrera, UZEI/HABE/LANKIDE AURREZKIA)

Bestelakoak

  • Hizketa-ereduak. Fraseologia

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak