Jabier Salutregi

euskal kazetaria

Jabier Salutregi Mentxaka (Bilbo, 1950eko urriaren 10a - Donostia, 2023ko ekainaren 14a[1]) euskal kazetaria izan zen.

Jabier Salutregi
Egin-eko zuzendaria

1993 - 1998 - closure (en) Itzuli
Egin-eko zuzendaria

1992ko martxoaren 31 - 1998ko uztailaren 15a - closure (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBilbo1950eko urriaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko ekainaren 14a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Twitter: Batatxi Edit the value on Wikidata

Egin egunkariaren zuzendaria izan zen 1998 uztailaren 15a arte, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak 18/98+ auziaren barruan egunkaria ixteko agindua eman zuenean.[2] Garzon epaileak Egin egunkariak ETA diruz laguntzen zuela zeritzon. 2009an, 11 urte geroago, Espainiako Auzitegi Gorenak Egin egunkariaren itxiera legearen aurkakoa izan zela ebatzi bazuen ere, akusatuei kartzela-zigorra berretsi zien Dena da ETA tesia mantenduz.[3]

Espainiaren euskal presoak etxetik urruneko espetxetan sakabanatzeko politika zela eta, Burgosko kartzelan eduki zuten preso. 2015eko urriaren 20an atera zen aske 7 urte eta erdiko espetxealdia bete ondoren.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak