Jacques Piccard
Jacques Piccard (Brusela, 1922ko uztailaren 28a - Cully, Suitza, 2008ko azaroaren 1a) suitzar ozeanografo eta ingeniaria izan zen.
Jacques Piccard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brusela, 1922ko uztailaren 28a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | La Tour-de-Peilz, 2008ko azaroaren 1a (86 urte) |
Familia | |
Aita | Auguste Piccard |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Basileako Unibertsitatea Genevako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, ingeniaria, esploratzailea eta ozeanografoa |
Lan nabarmenak | ikusi |
Jasotako sariak | ikusi
|
Auguste Piccard abenturazale eta ingeniariaren semea izan zen. Itsaspekoak garatu zituen korronte ozeanikoak esploratzeko. 1960an Don Walshekin batera Marianetako itsas hobira jaitsi zen. Murgiltzea Piccardek diseinatutako Trieste batiskafo batean egin zen, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren finantzaketarekin.
1969an Grumman/Piccard PX-15 mesoskafoan, Ben Franklin izenekoa, Floridako kostaldean murgildu zen, eta Golkoko itsaslasterrak eraman zuen, Maineko kostaldean lau aste geroago azaleratu zen arte.
Lanak
- Piccard, Jacques; Robert S. Dietz (1961). Seven Miles Down. Putnam. p. 249.
- Piccard, Jacques (1971). The Sun Beneath the Sea. Scribner. p. 405 pp. ISBN 0-684-31101-1.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna