Jamattitt Bidart

Dantzaria eta euskal kulturaren sustatzailea

Jean Baptiste Bidart (Baigorri, 1926ko azaroaren 12a - Baigorri, 2020ko ekainaren 8a), Jamattitt Kuxkurrio ere deitua, baxenabartar euskaltzale, dantzari, dantza irakasle eta euskal kulturaren sustatzailea izan zen.[1]

Jamattitt Bidart
Bizitza
JaiotzaBaigorri1926ko azaroaren 12a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBaigorri2020ko ekainaren 8a (93 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakzurgina, dantzaria eta dantza irakaslea

Bizitza

Jamattitt Bidart Baigorriko Potroxoenean jaio zen 1926an. Ogibidez zurgina izan zen, 14 urterekin aitaren aprendiz hasi eta erretreta hartu arte. 16 urte zituelarik hasi zen euskal dantzak ikasten. 1966an, berriz elkartu zuen Baigorriko Arrola dantza taldea. Urte luzez, kanpoko dantza irakasleak Baigorrira joanarazi zituen, eta herriko gazteak Hego Euskal Herrira eraman zituen, dantzak ikasterai eta emanaldietan aritzera. Hamar bat urtez sustatu zuen Arrola dantza taldearen bizia eta garai hartan Euskal Dantzarien Biltzarreko bilkuretan parte hartu zuen.[2] 2020ko ekainaren 8an hil zen, 93 urte zituela.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak