James Franco

aktore estatubatuarra

James Edward Franco (Palo Alto, Kalifornia, 1978ko apirilaren 19a) estatubatuar aktore, gidoigile, zuzendari, ekoizle, modelo, idazle, musikari eta margolari bat da. [1][2]

James Franco

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Edward Franco
JaiotzaPalo Alto1978ko apirilaren 19a (46 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaInstituto San Martín Curicó (en) Itzuli
Columbia University School of the Arts (en) Itzuli
Brooklyn College (en) Itzuli
Palo Alto High School (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Rhode Island School of Design (en) Itzuli
Yale Unibertsitatea
Warren Wilson College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Sanford Meisner
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, antzerkigilea, idazlea, poeta, film-muntatzailea, gidoilaria, irakaslea eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
California Institute of the Arts (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
kristautasuna

IMDB: nm0290556 Allocine: 33229 Rottentomatoes: celebrity/james_franco Allmovie: p299361 TCM: 357734 Metacritic: person/james-franco TV.com: people/james-franco IBDB: 495844
Facebook: JamesFranco Twitter: jamesfrancotv Discogs: 2633469 Edit the value on Wikidata

1990eko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere karrera, telesaietan agerpenak eginez, hala nola, Freaks and Geeks eta gaztetxoentzako fimetan parte hartuz. 2001ean James Dean papera egin zuen izen bereko filmean, emanaldi honengatik, sari bat lortu zuen, Urrezko Globoa eman zioten aktore hoberenari. [3] Ospea hartu zuen Harry Osborn-en papera egiterakoan, Spider-Manen lehenengo trilogian. Hortik aurrera, aktore honen beste filmetan parte-hartzea askotarikoa izan da, barruan sartuta gerra filme bat The Great Raid (2005), Tristán e Isolda erromantikoa eta Annapolis (2006) dramatika Justin Lingatik zuzendua. 2008an Pineapple Express filmean, Saul Silver komedia pertsonaia egin zuen, filme honek nominatua egon zen Urrezko Globoetako sarietan aktore hoberen moduan. Urte berdinean, proiektu oso garratzitsu bat eduki zuen Milk deituriko filme batean, non Harvel Milk papera egin zuen politikari eta ekintzaile gay bat interpretatu zuena. 2011an Oscar Sarietara izendatua izan zen 127 Hours [4] deituriko filmearen paperarengaitik.

Biografia

Lehenengo urteak

Franco 1978ko apirilaren 19an jaio zen Palo Alto, Kalifornian. Bere ama Betsy Verne, idazle eta argitaratzailea da [5], eta bere aita Douglas Euge Franco (1948-2011), enpresaria izan zen. Bere amama, amaren partetik, Mitzi Levine Verne, Verne Art Galery administratzailea izan zen, oso garrantzitsua izan zena Clevelanden. [6] Bere aitak jatorri Portugesa eta Suediarra [7] zeukan, eta bere amak jatorri Errusiarrak ditu. [8] Jamesek bere nerabea Kalifornian pasatu zuen, bere bi anai txikien ondoan, Tom eta Dave Franco, azken hau baita ere aktorea dena. [9] Matematiketan oso ona izateagatik praktikak egin zituen Lockheed Martinen. 1996an Palo Altoko High Schoolen graduatu egin zen, non hainbat obretan parte hartu zuen eta bere kideengatik “irribarrerik hoberena” zuen pertsonatzat hautatua izan zen. Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen (UCLA) sartu zen eta filologia karrera egin zuen, baina lehenengo urtea pasata unibertsitatea utzi eta antzerkigintza egiten hasi zen, naiz eta beraren gurasoak ados ez egon.

Karrera

Lehenengo urratsak

Hamabost hilabeteren ostean aktore entrenamenduak egiten egon zen, eta Kalifornian eta Los Angelesen entzunaldiak egiten hasi zen. 1999an bere lehenengo zinematografia lortu zuen, Daniel Desarioren papera egiteko Freaks and Greeks telesailean, non kritika onak lortu zituen baina gutxi iraun zuen. Elkarrizketa batean esan zuen: “Freeaks and Geeks egiten ari ginenean, egiatan ez nuen ulertzen nola funtzionatzen zuen filmak eta telebista, eta gainera inprobisatu egiten nuen”.

Bere lehenengo filme garrantzitsua komedia erromantikoa izan zen, Whatever It Takes (2000), non bere neska lagunarekin filmatu zuen, Marla Sokoloff. 2001ean autatua izan zen James Deamen papera egiteko, telebistan eman zutena eta Mark Rydellek zuzendu zuena. Honengatik, Urrezko Globo bat lortu zuen, Emmy Sarietara eta Sindicato de Actores Sarietara nominatuta egon zen.

Gazteentzako hainbat filmetan parte hartu ostean, Jamesek ospea lortu zuen Spider-Man (2002) filmean, Tobey Maguire eta Kristen Dunsten ondoan Sam Raimi filmatutako filman.

Idazkera

2010ean Jamsek hainbat ipuin labur idatzi zituen, Palo Alto deiturikoa. Liburuak izen hori darama, bera jaio zen lekua delako eta Brooklyn College-en ezagutu zuen idazle askorentzako zuzendua. Bere lanak hainbat motatako kritikak izan zituen.

Filmografia

Zinema
UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
19981973GregTelefilma
1999To Serve and ProtectMatt CarrTelefilma
1999Never Been KissedJason Way
2000At Any CostMike
2000If Tomorrow ComesDevin
2000Whatever It TakesChris Campbell
2001Mean People SuckCasey
2001Some Body3. apartamentuko tipoaKrediturik gabe
2001James DeanJames Dean
2002Blind SpotDanny
2002Mother GhostPatinatzailea
2002SonnySonny Phillips
2002City by the SeaJoey
2002Spider-ManHarry Osborn
2002Deuces WildTino
2003The CompanyJosh
2004Spider-Man 2Harry Osborn
2005The ApeHarry Walker
2005The Great RaidPrince kapitaina
2005Fool's GoldBrentBaita gidoigile eta zuzendari ere
2006GrasshopperTravisLaburmetraia
2006Tristan & IsoldeTristán
2006AnnapolisJake Huard
2006The Wicker ManHome do bar No.1
2006FlyboysBlaine Rawlings
2006The Dead GirlDerek
2006The HolidayBere burua antzeztuzKrediturik gabe
2007Spider-Man 3Harry Osborn / New Goblin
2007Knocked UpBere burua antzeztuzKrediturik gabe
2007In the Valley of ElahDan Carnelli sarjentua
2007Finishing the GameDean Silo/"Rob Force"
2007An American CrimeAndy
2007InterviewTelefonoko mutila
2007CamilleSilas Parker
2007Good Time MaxMax VerbinskiBaita gidoigilea eta zuzendaria ere
2008Pineapple ExpressSaul Silver
2008Nights in RodantheMark Flanner doktorea
2008MilkScott Smith
2010Shadows & LiesWilliam Vincent
2010Date NightThomas Tripplehorn/ Felton
2010Eat Pray LoveDavid
2010HowlAllen Ginsberg
2010127 HoursAron Ralston
2011The Green HornetDanny "Crystal" ClearKrediturik gabe
2011Your HighnessFabious
2011The Broken TowerHart CraneBaita zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea ere
2011SalMilton KatselasBaita zuzendaria eta ekoizlea ere
2011Rise of the Planet of the ApesWill Rodman
2011MaladiesJamesBaita ekoizlea ere
2012The StareTyroneBaita ekoizlea ere
2012Cherry
2012The ApocalypseJames Franco
2013Palo Alto
2013Oz: The Great and PowerfulOzeko Aztia
2013Spring Breakers
2017The Disaster ArtistTommy WiseauBaita zuzendari ere

Erreferentziak

Kanpo estekak