Jara Navarlaz
Jara Navarlaz (Iruñea, 1995eko abenduaren 30a) artista plastikoa da.
Jara Navarlaz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1995eko abenduaren 30a (28 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
jaranavarlaz.cargo.site | |
Biografia
Arte Ederretako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko kanpusean eta 2017an Ikerketa eta Sormena Artean masterra gauzatu zuen unibertsitate berean.[1]
Ekoizpen artistikoa
Jara Navarlazen ekoizpen artistikoaren muinean abstrakziorantz jotzen duten pinturak, marrazkiak, bideoak eta argazki eta irudien inguruko esperimentazioak aurki daitezke. Lanetan elkarren arteko interferentziak sortzen dituzten konposizioak eratzen ditu zenbaitetan, forma, kolore, zeinu eta espazioei arreta berezia eskainiz. Beste batzuetan, aldiz, irudien ulermenaren eta komunikazio-akatsen inguruan egin izan du gogoeta. Sormen-prozesuaren bidez materiala antolatzea eta haren mugak ulertzea bilatzen du.[2]
Erakusketak
Bakarkakoak
- Maitaleak, Aranguen Ibarreko Gazte Lekua, Mutiloa, 2020
Kolektiboak
- Arte gaztearen topaketak, Uharte Zentroa, Uharte, 2020
- Zerbait gertatzeko derrigorrezko desbireatzea, Artium museoa, Gasteiz, 2020[3]
- Arte por habichuelas, NoArte aldizkari digitala, 2020
- Dime Dame, Aire galeria, Bilbo, 2019[4]
- Arte gaztearen topaketak, Uharte Zentroa, Uharte, 2018[5]
- Ikerketa eta Sormena Artean masterreko erakusketa, Zarauzko Udal Liburutegia, 2018
- Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltaria, 2018[6]
- BeHOLD, UPV/EHU, 2018
- Kontenporanea, CBA Kultur Gunea, Irun, 2017
Bestelakoak
Egoitza artistikoak eta bekak
- Residencia de Producción, La Escocesa, Bartzelona, 2021[2]
- Cesión de estudio, Uharte Zentroa, Uharte, 2021
- JAI- Jardun Artistikoentzako Institutua, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donostia, 2020
Irudi galeria
- Jara Navarlaz, “INNA ETA JARA“, 2021
- Jara Navarlaz, Izenbururik gabea I, 2020
- Jara Navarlaz, Izenbururik gabea II, 2020
- Jara Navarlaz, “ESPFR“, 2020
- Jara Navarlaz, “Ander y Dani“, 2019