Mutiloa (Gipuzkoa)

Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mutiloa».

Mutiloa Gipuzkoako hegoaldeko landa-udalerri bat da, Goierriko eskualdekoa. 244 biztanle zituen 2016. urtean.

Mutiloa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Mutiloa udalerriaren ikuspegi orokorra.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaMutiloa
AlkateaIñaki Ugalde Alustiza
Posta kodea20214
INE kodea20057
Herritarramutiloar
Ezizenatxerrigorrik
Kokapena
Koordenatuak43°01′19″N 2°16′22″W / 43.022°N 2.2728°W / 43.022; -2.2728
Map
Azalera9 km²
Garaiera239 m
Distantzia50 km Donostiara
Demografia
Biztanleria262 (2023)
3 (2022)
alt_left 113 (%43,1) (%51,9) 136 alt_right
Dentsitatea29,11 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 58,49
Zahartze tasa[1]% 22,73
Ugalkortasun tasa[1]‰ 142,86
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 86,67 (2011)
Genero desoreka[1]% -10,5 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,5 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 94,64 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 76.34 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1617 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.mutiloa.eus/eu/

Geografia

Udalerri mugakideak

Herrigunea.

Mutiloak mugakide ditu iparraldean Gabiria eta Ormaiztegi; hegoaldean Zerain eta Segura; ekialdean Idiazabal; eta mendebaldean Legazpi (Urola Garaia).

Auzoak

Herrigune nagusia parrokia-elizaren, udaletxearen eta plazaren inguruan bilduta dago. Gaur egun, biztanle guztien %20, gutxi gorabehera, bertan bizi da.

Beste auzuneen artean, Lierni aipatzekoa da, izen bereko baselizaren inguruan osatua baitago. Mutiloarren %10 barne hartzen du.

Gainerako biztanleak (% 70) auzo hauetan banatzen dira:

Historia

1144. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mutiloako herria. Segurako herriaren mende egon zen Mutiloa 1384. urtetik 1615. urtera, Filipe III.a Espainiako erregearen eskutik hiri-gutuna jaso zuen arte.[3][4]

Azpiegiturak

Ekonomia

Ekonomia-jarduera nagusiak industria (eraikuntza, janari-industria; langileen % 58,4) eta nekazaritza (bazka-landareak, barazkiak, ardiak eta behiak; langileen % 25,75) dira. Langile askok inguruko herrietako industrietan lan egiten du, eta baserriko lanak bigarren lanbide ditu.

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: lehen sektorea BEGaren %13,7; bigarren sektorea %2,3; hirugarren sektorea %77,3; eta eraikuntza %6,6.[9]

Politika

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan Mutiloako Herri Kandidaturak 128 boto lortu zituen.[10][11] Iñaki Ugalde aukeratu zuten alkate[12], bosgarren aldiz.[13]

Alkateak

Hauek izan dira Mutiloako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[14]
Juan Inchausti[14]/ Insausti[15] Balda19791983Agrupación de Electores Independientes
Silverio Zabaleta[15]19831987Independenteak
19871991Mutiloako Herri Kandidatura
19911995Independenteak
19951999Mutiloako Herri Kandidatura
19992003Mutiloako Herri Kandidatura
Iñaki Ugalde Alustiza[13]20032007Mutiloako Herri Kandidatura
Iñaki Ugalde Alustiza[13]20072011Mutiloako Herri Kandidatura
Iñaki Ugalde Alustiza[13]20112015Mutiloako Herri Kandidatura
Iñaki Ugalde Alustiza[13]20152019Mutiloako Herri Kandidatura
Iñaki Ugalde Alustiza[12][16][17]2019JarduneanMutiloako Herri Kandidatura

Demografia

2019an 250 biztanle zituen herriak, horietatik %20,8k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %1,6 ziren.[9]

Mutiloako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Euskara

Mutiloako biztanle ia guztiak euskaldunak dira. Eustaten arabera, 2016an herritarren %85,17 zen euskalduna.[9]

Sakontzeko, irakurri: «Goierriko hizkera»

Ondasun nabarmenak

Mutiloako eliza.
  • Mañastegizar eta Murgiaran baserriak Kultura Interesdun Ondare izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak.
  • Aipagarri dira XVIII. mendean berritutako San Migel eliza[3][18], Ama Birjina Lierniakoaren ermita (XVI. mendekoa)[3][19] eta Apaolazatarren oinetxea.
  • Errotatxo errota eta baserria (XIX. mendekoa)[3][20]
  • Mutiloako Meatze Trenbidea. XIX. mende bukaerako burni-meatzearen trenbidea da. Gaur egunean oinez edo bizikletaz egin daitekeen bide berde hau Compañía Minera de Mutiloa S.A. enpresak eraiki zuen. Barnaola baserretik Ormaiztegiko Danborreraino 4,5 kilometro egiten ditu, eta 40 metroko desnibela baino ez ditut. Bukaera Ormaiztegi parean dago baina goi-goian mendian (Danborreko instalazioak), bertan trenbide zaharra bitan banatzen zen batetik Compañía Minera de Mutiloa S.A. eta bestetik Cerain Iron Ore C. Ltd enpresek mea lantzeko zituzten instalazioak. Bidean zehar lubakiak drenajeak, zubi bat eta lokomotorak konpontzeko etxea (Makinetxe) ikus daitezke.[21][22]

Mutiloar ezagunak

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa