Javier Zabala

Zabala
Izen osoa:Javier Zabala Villar
Jaiotza data:1997ko irailaren 29a (26 urte)
Jaioterria:Naiara (Errioxa)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:Aspe
Postua:aurrelaria
Debutatze data:2019ko martxoaren 31
Debutatze pilotalekua:Adarraga (Logroño)

Javier Zabala Villar, pilota arloan Zabala deituraz ezaguna (Naiara, Errioxa, 1997ko irailaren 29a),[1][2] esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin. Profesionaletako lehendabiziko partida 2019ko martxoaren 31n jokatu zuen, Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Jo handiko pilotaria da, ezker indartsukoa.[3][4]

Kirol lorpenak

Esku huskako pilotan, hauek ditu lorpen nagusiak:

Amateurretan

  • 2018: Munduko txapelduna, 22 urtez beherakoetan, buruz burukoan.[1][5]

Erreferentziak