Jesus Tapia

gipuzkoar arkeologoa

Jesus Tapia Sagarna (Astigarraga, 1973) gipuzkoar arkeologoa da, Historiaurrea bereziki ikertu duena.

Jesus Tapia
Bizitza
JaiotzaAstigarraga, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Aranzadi Zientzia Elkartea

Inguma: jesus-tapia-sagarna

Bibliografia

Filosofia eta Letretako lizentziatua (Historia espezialitatea) Granadako Unibertsitatean 1996. urtean. Hainbat indusketatan eta arkeologia-lanetan parte hartu du Aranzadiko Kide Aktiboa eta Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea da.

Burututako lanek eta kolaborazioek Euskal Herriko Historiaurrearen arloari eta Kantauriko eremuari erreparatu diote batez ere, baina beste gai batzuetan ere parte hartu du, adibidez, Erdi Aroko eta Aro Modernoko Arkeologian edo Espainiako Gerra Zibileko zein Gerraosteko hobi komunen desehorzketan. Sirian eta Argentinako Patagonian garatutako nazioarteko ikerketa-proiektuetan ere parte hartu du.

2003tik, bere ikerketa-proiektuak zuzendu ditu Aranzadiko kide den aldetik, aire zabaleko historiaurreko aztarnak aurkitzera. Donostialdeko eremuan burututako aire zabaleko prospekzioak edo Lasturko (Deba) Linatzetako aztarnategi mesolitiko-neolitikoaren indusketetan parte hartu du.

Bere didaktika- eta dibulgazio-jardueretan, Europako Arku eta Bultzagailu bidezko Tiro Lehiaketaren ekitaldietan parte hartu duela, baita historiaurreko teknologiaren erreplikak eta tailerrak egitea ere[1].

Hezurren Egia proiektuaren gidaritzan aritu da Antxieta Arkeologi Taldearen laguntzarekin. Proiektu horren bidez, Urola Erdiko bailaran urtetan Antxietak aurkitutako aztarnak aztertu eta ezagutarazi nahi da bailarako udalen lankidetzarekin[2].

Argitalpenak

Bere azken liburuetako bat Elosua-Plazentzia izan da, izen bereko estazio megalitikoari[3] buruzkoa, Aranzadi Zientzia Elkarteko historiaurreko arkeologia taldearen eskutik, Jesus Tapia buru duela[4][5].

Aro garaikidetik Paleolito Erdiko neandertalen arrastoak eman dituen Lizarrateko aztarnategian ere lan egiten du[6].

Argitalpenak

Erreferentziak

Kanpo estekak