Joan Mari Irigoien

euskal idazlea
Artikulu hau euskal idazle altzatarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irigoien».

Joan Mari Irigoien Aranberri (Altza, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 30a - Donostia, 2023ko maiatzaren 17a[1]) euskal idazlea izan zen.[2]

Joan Mari Irigoien

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoan Mari Irigoien Aranberri
JaiotzaAltza1948ko irailaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko maiatzaren 17a (74 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta itzultzailea
Lantokia(k)Donostia
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 126

Bizitza

Nahiz eta ingeniaritza ikasi, ez zuen arlo horretan jardun. Errealaren bigarren taldeko jokalaria izan zen gaztetan, eta gazte zelarik ere aldi baterako Venezuelara joan zen. Bertan Hego Amerikako literatura (Sabato, García Márquez, Benedetti...) ezagutzeko aukera izan zuen. Handik itzulitakoan, Egin egunkarian zuzentzaile aritu zen. Irakasle ere ibili zen, eta Euskal Telebistarako hainbat lan egin zituen.[3]

Lanik ezagunenak Babilonia eta Lur bat haratago eleberriak ditu (azken hori euskaraz idatziriko fikziozko libururik luzeenetakoa da). Imanol anaia ere idazlea da. Joan Mari Irigoien hogeita lau urtez idazle profesionala izan zen Elkar argitaletxean. 2013ko urrian, ordea, osasun arazoak zirela eta, erretiroa hartu zuen: alboko esklerosi primarioa diagnostikatu zioten: hitzak ahoskatzeko ez ezik, mugitzeko zailtasunak ere izan zituen. Horrek bere jarduna gutxitzera behartu zuen, baina poesia lantzen segitu zuen.[4] Azkenik, gaitzak okerrera eginda, 2023ko maiatzaren 17an hil zen.[1][5][6]

Lanak

Juan Mari Irigoien[7] Miranderen eta Txillardegiren inguruan (Ahotsak proiekturako)

Nobela

Poesia

  • Hutsetik esperantzara (1975, GAK)
  • Denborak ez zuen nora (1989, Elkar)
  • Hautsa eta maitemina (1998, Elkar)
  • Letra txikiaz bada ere (2002, Elkar)
  • XX. mendeko poesia kaierak - Joan Mari Irigoien (2002, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
  • Biziminaren sonetoak (2004, Elkar)
  • Bi urtetako kronika fakultatiboa (2015, Elkar)
  • Txantxanberde kantaria (2015, Autoedizioa)
  • Sorgin-argien ehizan (2022, Elkar)[9]

Haur eta gazte literatura

Biografia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak