Joana Olasagasti

Dantzari eta koreografoa

Joana Olasagasti (Baiona, Lapurdi, 1990) dantzaria eta koreografoa da.

Joana Olasagasti

Bizitza
JaiotzaBaiona, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, dantza irakaslea, koreografoa eta aurkezlea

Biografia

Lehen urratsak

7 urterekin hasi zen dantzan Ziburuko (Lapurdi) elkarte batean eta harrezkero ez da gelditu, batez ere dantza modernoa landuz. Euskal ikasketak Baionan eginik,[1] 22 urterekin Bartzelonara joan zen, dantza ikasketak egitera. Varium izeneko eskolara sartu eta han jardun zuen hiru urtez.[2]

Bartzelonan ikasi zuen eta Europako hainbat lekutan dantza egin ondoren Euskal Herrira itzuli zen 2016an. Dantzari lotutako hainbat proiektutan parte hartu du: kabareta, zirku berria, haurrentzako emanaldiak, dantza eskolak, dantza proiektu pertsonalak.[3]

Kabareta

Euskal Herrira itzuli eta bi hilabeteren buruan Mike Angels kabareteko koreografoa ezagutu zuen. Haren ezagutza egin, eta kabaretari heldu zion Joanak . "Ez nuen batere onartzen, baina betidanik maite nituen dirdirak eta lumak". Zailena sentsualitatea agertzea dela dio, "emaztearen gorputza ikusi behar da, feminitate hori atera behar da"[4] eta horretarako hainbat xehetasunek laguntzen dutela erran du; makillajeak, betile faltsuek, jantzi bereziek, lumek eta dirdirek. Bestalde, izen artistikoarekin oholtzaratzen dira, Joana, Lina izenarekin oholtzaratu zen, "Horrek lana errazten du, ez delako Joana eszena gainera igotzen, baizik eta beste norbait".[5]

Mundu berri bat deskubritzeaz gain, kabaretak dantzaz bizitzeko bidea ireki zion, Kabaretari esker sartu baitzen intermitentzian. Artistek Frantzian duten estatu berezi da intermitentzia,ekonomikoki babesten ditu, baina emanaldi kopuru minimo bat egin behar da horretarako. Olasagastik kabaretari esker lortu du gutxiengo hori.[6]

Koreografia

Zarelako zarelako dantza konpainian dantza irakasle gisa dabil eta koreografiak eta bakarkakoak muntatu ditu.

  • Zergatik ez? ikuskizunerako koreografia
  • Hariz hari ikuskizunerako bakarkako bat.
  • Amour(s) haurrentzako ikusgarriak. Taula gainean, malabarista bat, akrobata bat, antzezle bat eta Olasagasati dantzan.[7][8]
  • Pitxunetik haurrentzako ikusgarriak. [2]
  • Xilko Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan landu du. .[6]

Aurkezle-animatzaile

  • 2018an Pilota partida animatu zuen eta Ipar Euskal Herriaren ezagutzeko parada ezin hobea izan zela azpimarratu zuen. (Kanaldude). [9]
  • 2020an Kanaldude Herri Telebistan martxan jarri zuten talkshow berrian parte hartu zuen; literatura, zientziak, jendarte mugimenduak, arlo sozialak eta beste hainbat gai jorratzen dituen saioa. [10]
  • 2020an Kanalkude Herri Telebistan Haurrekin dantzan etxean saioak dinamizatu zituen, konfinandumendu garaian.
  • 2021ean Kanalkude Herri Telebistan Zinez saioa aurkezten hasi zen.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak