Joanes Etxeto

euskal idazlea

Joanes Etxeto[1] (Itsasu, 1801eko otsailaren 6Senpere, 1887ko urriaren 15) bertsolaria izan zen.

Joanes Etxeto
Bizitza
JaiotzaItsasu1801eko otsailaren 6a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaSenpere1887ko urriaren 15a (86 urte)
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 836

Biografia

Itsasun jaio eta Senpere Amotze auzoan bizi izan zen. Lanbidez irakaslea izan zen[2].

Bertsotan eta Lore Jokoetan parte hartzen 1858an -Senperen irakasle zebilen- eta 1875ean utzi zion bertsoak egiteari. Noizbait Anton Abadiari kexu idatzi zion, Lore Jokoetan epaileek zuzen jokatzen ez zutelakoan[3].

Lanak

Bertso jarrietan aritu zen. Bertso asko bildu zaizkio, Lore Jokoetan sarritan -hamabost urtez erreskadan- esku hartu zuelako[4]:

  • 1858: Bai behar dut mintzatu.
  • 1859 Sortzez Eskualduna naiz, Enperadoria, Dantzaren sujetera, Izatu naiz Amikozen, Urak eta gure arnuak, Frantses gerlariaz, Sebastopolgo gerla, Turra asto gainean.
  • 1860: Haur ongi prestua, Errient naiz, Biarritze, Oi ene semea, Familia inperiala.
  • 1864: Jaun andregaien arteko, Lillura, Munduko biltzarre jenerala, Ohore eta opulantzia, Gizon zaharra eta bere makhila, Ezkontzeko hitza.
  • 1865: Arrosaren kantua.
  • 1866: Gizon gazte ezkondu nahia, Soldado ona.
  • 1868: Neskatxa pobrearen, Amoinaren gainean.
  • 1871: Eliza xoria eta urzoa, Soldado mobila.
  • 1872: Biligarroa.

Sariak

1865ean Saran Arrosaren kantua sortak ohorezko aipamena erdietsi zuen[5].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak