Johan Museeuw

txirrindulari belgikarra

Johan Museeuw (Varsenare, Belgika, 1965eko urriaren 13a) belgikar txirrindulari ohia da. 1988 eta 2004 artean profesionala izan zen eta 104 garaipen lortu zituen. 1990eko hamarkadako txirrindulari hoberenetako bat izan zen. "Flandriako lehoia" (nederlanderaz: De Leeuw van Vlaanderen) ezizenez ezagutzen zitzaion.

Johan Museeuw

Bizitza
JaiotzaVarsenare (en) Itzuli1965eko urriaren 13a (58 urte)
Herrialdea Belgika
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Etixx-Quick Step 2003-2004
Domo-Farm Frites 2001-2002
Mapei 1995-2000
Lotto 1990-1992
AD Renting 1988-1989
MG Maglificio (en) Itzuli 1993-1994
 
Pisua79 kilogramo
Altuera186 zentimetro
Jasotako sariak
IMDB: nm3073845 Edit the value on Wikidata

Lehenbiziko urteetan esprinterra zen. 1990eko Frantziako Tourrean bi etapa irabazi zituen, Eliseo Zelaien hiribideko helmugakoa barne. Denborarekin, ordea, klasiketan nabarmentzen hasi zen. Paris-Roubaix hiru aldiz irabazi zituen eta Flandriako Tourra beste hirutan. Munduko Txirrindularitza Kopan bi aldiz nagusitu zen, 1995 eta 1996an. Urte honetan Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen Luganon.

2004an Belgikako Txirrindularitza Federazioak zigortu zuen dopin kasu batean nahasirik zegoelako[1]. 2007an, zeharka bada ere, bere azken urteetan dopatu zela onartu zuen [2].

Txirrindularitzako “Bost Monumentu”etan izandako emaitzak

Monumentu1989199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004
Milan-San Remo93321240840361580
Flandriako Tourra6221412131313331623815
Paris-Roubaix12167413313UT9121335
Liege-Bastogne-Liege36125813690UTUT
Lombardiako Giroa13

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Itzuli Handia198819891990199119921993199419951996199719981999200020012002
Italiako Giroa
Frantziako TourraUT10681UT7350807395UTUT
Espainiako Vuelta
Munduko TxapelketaUTUT814UT181235107
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Erreferentziak

Kanpo estekak