John Lennon

John Winston Lennon (Liverpool, Ingalaterra, 1940ko urriaren 9a - New York, Estatu Batuak, 1980ko abenduaren 8a) The Beatles taldeko kantaria eta abesti askoren konpositorea izan zen. The Beatles taldearen sortzaile eta partaide izan zen. Gitarra jotzen zuen eta taldeko kanta gehienak ondu zituen, Paul McCartney-rekin batera. XX. mendeko kantu ezagunenen sortzailea izan zen. [1]

John Lennon

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Winston Lennon
JaiotzaLiverpool Maternity Hospital (en) Itzuli eta Liverpool1940ko urriaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLiverpool
New York
Mendips, Menlove Avenue (en) Itzuli
HeriotzaNew York1980ko abenduaren 8a (40 urte)
Hobiratze lekuaCentral Park
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaMark David Chapman
Familia
AitaAlfred Lennon
AmaJulia Lennon
Ezkontidea(k)Cynthia Powell  (1962ko abuztuaren 23a -  1968ko azaroaren 8a)
Yoko Ono  (1969ko martxoaren 20a -  1980ko abenduaren 8a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLiverpool College of Art (en) Itzuli
Dovedale Primary School (en) Itzuli
Calderstones School (en) Itzuli
(1952 - 1957)
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Donovan
Jarduerak
Jarduerakdisko-ekoizlea, idazlea, aktorea, egile abeslaria, gitarra-jotzailea, zinema ekoizlea, poeta, musikagilea, zinema aktorea, piano-jotzailea, abeslaria, margolaria, film-zuzendaria, public figure (en) Itzuli, prosalaria, bakearen aldeko aktibista, militante politikoa eta estudioko musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaThe Beatles
Plastic Ono Band (en) Itzuli
The Dirty Mac (en) Itzuli
The Quarrymen (en) Itzuli
The Beat Brothers
Izengoitia(k)Dr. Winston O’Boogie
Genero artistikoarock
blues rock
experimental music (en) Itzuli
pop musika
pop rock
art rock
rock psikodelikoa
rock-and-rolla
beat music (en) Itzuli
hard rock
experimental rock (en) Itzuli
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuagitarra
pianoa
aho-soinua
baxua
giltzadia
ahotsa
DiskoetxeaApple Records (en) Itzuli
Atco Records
Capitol Records
Parlophone (en) Itzuli
EMI
Geffen Records
Polydor Records

johnlennon.com
IMDB: nm0006168 Allocine: 4651 Rottentomatoes: celebrity/john_lennon Allmovie: p99330 TCM: 111937 Metacritic: person/john-lennon TV.com: people/john-lennon IBDB: 6852
Facebook: johnlennon Twitter: johnlennon Instagram: johnlennonofficial Youtube: UCYU4eunPInnHTNWfGvOgkbg TikTok: johnlennon Spotify: 4x1nvY2FN8jxqAFA0DA02H iTunes: 4416594 Last fm: John+Lennon Musicbrainz: 4d5447d7-c61c-4120-ba1b-d7f471d385b9 Songkick: 131344 Discogs: 46481 Allmusic: mn0000232564 Find a Grave: 618 Deezer: 226 Edit the value on Wikidata

Bizialdia

Haurtzaroa eta lehen urteak

Bigarren Mundu Gerran jaioa Liverpool hirian, Alfred Lennon eta Julia Stanley ziren gurasoak. Aita itsasgizona izanik, asko bidaiatzen zuen: hori zela eta, ama bakarrik sentitzen zen eta, horren ondorioz, banatu egin ziren. John Lennonek 4 urte zituela, amak izeba Mimi Stanley eta osaba George-rekin utzi zuen. Georges osabak harmonika erosi zion umetan eta amak banjoa jotzen irakatsi. Geroago, Arte Ederren eskolan, Cynthia Powell lehen emaztea izan zuena ezagutu zuen.

Beatles taldea osatu aurretik, beste talde batean aritu zen, The Quarrymen (halaber, The Quarry Men idatzia), Johnny and the Moondogs eta The Silver Beetles izenak hartu zituena. 1956. urtean, eliza batean jotzen ari zenean, Paul McCartney ezagutu zuen. Haiekin jotzera gonbidatu zuen, gitarra jotzen eta afinatzen zekielako. Aurrerago, George Harrison sartu zen taldean, McCartney eta Pete Best-i esker. Pete Bestek sarritan taldea alde batera uzten zuenez, taldekideek Ringo Starr-i eskatzen zioten haren postua ordezka zezan.

Johnek 17 urte zituela garai latzak bizi izan zituen, ama polizia mozkor batek autoaz harrapatuta hil zen. Horrek semeari sekula gainditu ez zuen trauma eragin zion, Julia edo Mother bezalako kantak lekuko, 1970. urtean grabatuak

The Beatlesen hasiera

The Beatles taldea 1960an jarri zen abian. Lehen kontzertuak Hanburgon eman zituzten. Taldeko managerrak, Brian Epstein-ek, eragin handia izan zuen taldean; berak esan zien nola orraztu eta baita trajea janzteko ere. Ez gogo onez, baina onartu zuten.[1] 1962an hasi zen laukotearen arrakasta Love Me Do kantuarekin, eta 1963an beren lehen disko luzea kaleratu zuten, Please Please Me. Urte berean, With The Beatles diskoaz merkatu estatubatuarra irabazi zuten, eta abuztuaren 23an, Cynthia Powell-ekin ezkondu zen: bikoteak seme bat izan zuen, Julian, 1963ko apirilaren 8an jaioa. Julian, semea, jaiotzean, aita kanpoan zen musika-taldearekin.

The Beatles 1964an

Sasoi hartan taldea aparretan zebilen, bai jaioterrian -Britainiar Inperioko Ordeneko kide izendatu zituzten-, bai AEBetan. Baina guztia ez zen ospe: kontzertuetan fanen oihuak musika bera baino ozenagoak ziren, eta Lennon konturatu zen zerbait oker zihoala. Besteak beste, horregatik idatzi omen zuen Help! abestia. Handik gutxira taldeak jende aurrean abesteari utzi egin zion.[1]

Lennon beti izan zen taldeko errebeldea, intelektuala; 1966an kazetariei esaldi hau esan zien: "The Beatles Jesukristo baino ezagunagoak dira". Iskanbila handia sortu ondoren, hau adierazi zuen: "Ez nuen esan The Beatles Jesukristo baino hobeak direnik, ezagunagoak baizik, telebista edo beste edozer izan daitekeen moduan". Gaizki ulertua izan zela azaldu zuen.

Ondorioz, AEBetan taldearen diskoak erre eta Lennon bera mehatxatu egin zuten. Garai hartan taldea uztekotan ibili zen. LSDa ere ez zen lagunik aproposena sorkuntzarako.[1]

Haren kantuak oso aitortza handikoak izan ziren, Help! ezagunaren moduan (laguntza-oihu bat zen) zein You've Got to Hide Your Love Away folk-balada, Bob Dylanen eragin handiaz. Gero, hainbat saiakuntza egiten hasi zen, Lucy in the Sky with Diamonds-ekin adibidez, seme Juliani egindako marrazki batean oinarrituta. Halaber, Being for the Benefit of Mr. Kite! eta A day in the Life: kantu horien hitzak XIX. mende bukaerako zirko baten karteletik eta egunkari bateko albistetik ateratakoak dira, hurrenez hurren.

Yoko Onorekin harremana

1966. urtean, museo batean, Yoko Ono artista japoniarra ezagutu zuen eta Cynthia Powell-ekin banandutakoan, harekin ezkondu. Yoko Onok musikatik harago ikertzera eraman zuen. Beatlesen jarraitzaile askok taldea banatzearen errua emazte berriari botatzen zioten: bikotea denbora guztian elkarrekin egoten zen eta beste taldekideei ez zitzaien gustatzen.

Urte horretan, hilabete eta erdiz, Almerian (Espainia) bizi izan zen. Bertan, Richard Lesterren How I Won The War filma grabatu zuen. Han bizi izan zen denboran, Strawberry Fields Forever kantua ondu zuen.

1969an Yoko Onorekin ezkondu zen. Biek 14 litografia argitaratu zituzten, ezkonbidaiari buruzkoak. Horietako batzuk lizuntzat jo ziren, beste batzuk debekatuak izan ziren eta beste batzuk konfiskatuak. [1]

McCartney eta Lennon (1964)

The Beatles taldeak 27 abesti jarri zituen abestien zerrendaren lehen postuan, eta taldea banatu zenean ere abesti bat hala zeukaten. Taldea 1970ean desegin zen ofizialki, nahiz eta lehenagotik zegoen apurturik. Berriki, McCartneyk esan du taldea ez zela Yoko Onoren erruz banatu, nahiz eta jende askok horrela pentsatzen duen oraindik.[1]

1970. urtean, The Beatles taldearen banaketaren ondoren, Lennon bere bakarkako lanari ekin zion, kantu klasikoz beteta.[2] Lennon eta McCartney-ren arteko lehia laukotea banatutakoan hasi zela agerikoa da Lennonen kantuetan.

McCartney-ren aurkako norgehiagoka Imagine kantuan ere azaldu zuen, bere argazki bat jartzean, txerri bati eusten ziola. McCartney-k era berean erantzun zion bere Ram diskoko azalean, argazkian ahari bati adarretatik eusten ziola ageri baitzen.

Azken urteak

Give Peace A Chance

Lennonen joera politikoa oso bistakoa zen Beatlesen garaian, baina asko nabarmendu zen Power to The People moduko kantuez. 1971. Imagine kantua haren ezagunena bilakatu zen: askoren ustez, ereserki bat. Urte horietan, Londresetik alde egin eta New Yorken bizitzea erabaki zuen. Estatu Batuetarako bisa tramitatzeko arazoak izan zituen: azkenean, Estatu Batuetan geratzeko baimena lortu zuen eta bertan bakearen aldeko kanpaina hasi zuen, kontzertu eta manifestaldien bidez.

1969an Yoko Onorekin ezkondu zen. Urte hartan bertan argitaratu zuten senar-emazteek Live Peace in Toronto diskoa, Britainia Handiak Vietnamgo gerran parte hartu izana salatzeko.[1]

1971an Lennonen abestirik mitikoena kaleratu zen: Imagine. Abestiaren atzean Yoko Ono omen dago, txikitan 2. Mundu Gerra jasan baitzuen Japonian. Kantak bertsio asko ditu (Madonak, Peter Gabrielek eta beste askok abestu dute) eta Amnistia Internationalen ereserkia da. Baina kritikak ere izan ditu: “imajinatzen jabetzarik ez dela existitzen” dio abestiak; hori abesten zuenak 150 milioi dolar zituen. Kanta horrek sortutako erreakzioen ondorioz, Lennon atzerrira bidaltzen saiatu zen AEBetako Gobernua.

Hurrengo diskoetan, kalitatea mantendu zuen, kantu onekin eta batzuetan Yoko Ono eta lagun batzuen laguntzaz (George Harrison, Billy Preston, Harry Nilsson, Elton John eta David Bowie). Laukotea banatu zenetik, Woman kantua bakarrik iritsi zen lehenengo postura baina, hala ere, beti izan zen The Beatleseko jeinu, jendearen iritziz.

1975ean bikoteak seme bat izan zuen, aurretik hilaurra izan ondoren: Sean Taro Ono Lennon. Ama negozioez arduratu zen eta aita, haurraz une orotan, bere karrera musikala alde batera utzita. Musika-lanera itzuli zenean, bost urte eta gero, elkarrizketa batean esan zuen gitarra paretan eskegita izan zuela, baina ez zen egia: urte horiek ez ziren alferrikakoak izan, kantuak egiten eta etxean grabatzen segitu baitzuen.

1980. urtean, Double Fantasy diska kaleratu zuen eta geroxeago, Milk and Honey izenekoa grabatu, aurrekoaren arrakasta ikusita.

Hilketa

Sakontzeko, irakurri: «John Lennonen hilketa»

1980ko abenduaren 8ko goizean, Yoko Onorekin kantu batzuk grabatzen bukatutakoan, Mark David Chapman jarraitzaile eroak errebolber batekin tirokatu eta hil zuen: Dakota eraikinaren aurrean, sinadura bat eskatu ondoren, sei bala bota zizkion eta haietako lauk jo zuten.

«Maitasuna ilunpetan eta biolentzia egun argiz egiten dugun mundu batean bizia gara»

—John Lennon


Diskografia ofiziala

  • Unfinished Music No.1: Two Virgins (Yoko Onorekin) (1968)
  • Unfinished Music No.2: Life with The Lions (Yoko Onorekin) (1969)
  • Wedding Album (Yoko Onorekin) (1969)
  • Live Peace in Toronto (zuzenean) (1969)
  • John Lennon / Plastic Ono Band (1970)
  • Imagine (1971)
  • Sometime in New York City (Yoko Onorekin) (1972)
  • Mind Games (1973)
  • Walls And Bridges (1974)
  • Rock 'n' Roll (1975)
  • Shaved Fish (bilduma) (1976)
  • Double Fantasy (Yoko Onorekin) (1980)
  • Hil ondokoak:
    • The John Lennon Collection (bilduma) (1982)
    • Milk And Honey (Yoko Onorekin) (1984)
    • Live in New York City (zuzenean) (1986)
    • Menlove Avenue (grabazio-bilduma 1973-74) (1987)
    • Imagine: Music from The Motion Picture (soinu-banda) (1987)
  • Lennon (4 CDko bilduma) (1990)
  • Lennon Legend: The Very Best of John Lennon (bilduma) (1997)
  • John Lennon Anthology (bilduma) (1998)
  • Wonsaponatime (Lennon Anthologyko aukeraketa) (1998)
  • Acoustic (bilduma) (2004)
  • Peace, Love & Truth (bilduma) (2005)
  • Working Class Hero: The Definitive Lennon (bilduma) (2005)


Filmografia

Filmak

UrteaIzenburuaPaperaOharra
1964A Hard Day's NightJohn Lennon bera
1965Help!John Lennon bera
1967BottomsJohn Lennon beraDokumentala
1967How I Won the WarGripweed
1967Magical Mystery TourJohn Lennon bera / Ticket Saltzailea / Magoa kafearekinNarratzailea, idazlea eta zuzendaria ere bai (ekoizlea ere bai, nahiz eta ez azaldu kredituetan)
1967Pink Floyd: London '66-'67John Lennon bera (kredituetan ez dago)Dokumental laburra
1968Yellow SubmarineJohn Lennon beraCameo bukeran
1968Two VirginsJohn Lennon beraDokumental laburra. gidoigile, ekoizle eta zuzendaria
1968No. 5John Lennon beraDokumental laburra. gidoigile, ekoizle eta zuzendaria
1969Bed PeaceJohn Lennon beraGidoigile, ekoizle eta zuzendaria
1969HoneymoonJohn Lennon beraGidoigile, ekoizle eta zuzendaria
1969Self-PortraitJohn Lennon beraDokumental laburra. gidoigile, ekoizle eta zuzendaria
1969Walden (Diaries, Notes, and Sketches)John Lennon beraDokumentala
1969Muhammad Ali, the GreatestJohn Lennon beraDokumentala
1970ApotheosisJohn Lennon beraDokumental laburra. gidoigile, ekoizle eta zuzendaria
1970Let It BeJohn Lennon beraDokumentala (executive producer – as The Beatles)
1970FlyN/ADokumental laburra. gidoigile, ekoizle eta zuzendaria
1970FreedomN/ADokumental laburra. Musika, gidoigile, ekoizle eta zuzendaria
19703 Days in the LifeJohn Lennon beraDokumentala
1971Breathing Together: Revolution of the Electric FamilyJohn Lennon beraDokumentala
1971Up Your Legs ForeverN/AEkoizle eta zuzendaria
1971ErectionN/ADokumental laburra. Ekoizle eta zuzendaria
1971ClockJohn Lennon bera / KantariaMusika, gidoigile, ekoizle eta zuzendaria
1971Sweet TorontoJohn Lennon beraFilm kontzertua
1971The Museum of Modern Art ShowJohn Lennon beraDokumental laburra
1972Ten for Two: The John Sinclair Freedom RallyJohn Lennon beraDokumentala
1972Eat the DocumentJohn Lennon beraDokumentala
1976Chelsea Girls with Andy WarholJohn Lennon beraDokumentala
1977The Day the Music DiedJohn Lennon beraDokumentala
1982The Compleat BeatlesJohn Lennon beraDokumentala
1988Imagine: John LennonJohn Lennon beraDokumentala
1990The Beatles: The First U.S. VisitJohn Lennon beraDokumentala
1996The Rolling Stones Rock and Roll CircusJohn Lennon beraFilm kontzertua 1968koa
2003Lennon Legend: The Very Best of John LennonJohn Lennon beraMusika-bideoen bilduma birmasterizatua
2006The U.S. vs. John LennonJohn Lennon beraDokumentala
2006John & Yoko: Give Peace a SongJohn Lennon beraDokumentala
2007I Met the WalrusJohn Lennon bera (ahotsa)Dokumental laburra. 1969an grabatua
2008All Together NowJohn Lennon beraDokumentala
2010LennoNYCJohn Lennon beraDokumentala
2016The Beatles: Eight Days a WeekJohn Lennon beraDokumentala
2021The Beatles: Get BackJohn Lennon beraDokumentala

Telebista

UrteaIzenburuaPaperaOharra
1963–64Ready Steady Go!John Lennon beraMusika saioa, 4 atalekoa
1964Around the BeatlesJohn Lennon beraKontzertu berezia
1964What's Happening! The Beatles in the U.S.A.John Lennon beraDokumentala
1964–65The Ed Sullivan ShowJohn Lennon beraBarietatezko saioa, 4 atalekoa
1965The Music of Lennon & McCartneyJohn Lennon beraTributo berezia
1965–66Not Only... But AlsoKomunetako langilea / ostatzailea2 atal: "Episode #1.1" (1965) eta "Christmas Special" (1966)
1966The Beatles at Shea StadiumJohn Lennon beraKontzertu berezia
1966The Beatles in JapanJohn Lennon beraKontzertu berezia
1969RapeJohn Lennon beraDrama/thriller, soinua, editore, gidoigile, ekoizle eta zuzendaria
1971–72The Dick Cavett ShowJohn Lennon beraHizketa-saioa, 3 atal
1972John Lennon and Yoko Ono Present the One-to-One ConcertJohn Lennon beraKontzertu berezia
1972ImagineJohn Lennon beraMusika-film berezia
1975A Salute to the Beatles: Once upon a TimeJohn Lennon beraDokumentala
1977All You Need Is Love: The Story of Popular MusicJohn Lennon beraDokumentala mini-seriea
1987It Was Twenty Years Ago TodayJohn Lennon beraDokumentala
1995The Beatles AnthologyJohn Lennon beraDokumentalezko mini-series
2000Gimme Some Truth: The Making of John Lennon's Imagine AlbumJohn Lennon beraDokumentala
2000John & Yoko's Year of PeaceJohn Lennon beraDokumentala
2008Classic Albums: John Lennon/Plastic Ono BandJohn Lennon beraDokumentala
2018John & Yoko: Above Us Only SkyJohn Lennon beraDokumentala

Erreferentziak

Kanpo estekak