Jon Mariezkurrena

esku huskako pilotaria
Mariezkurrena II.a
Izen osoa:Jon Mariezkurrena Zelaia
Jaiotza data:1999ko maiatzaren 11 (24 urte)
Jaioterria:Berriozar, Nafarroa Garaia
(Euskal Herria)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:Baiko Pilota
Postua:atzelaria
Altuera:1,95 m
Pisua:83 kg
Debutatze data:2018ko uztailaren 13a
Debutatze pilotalekua:Labrit (Iruñea)

Jon Mariezkurrena Zelaia, pilota arloan Mariezkurrena II.a deituraz ezaguna (Berriozar, Nafarroa Garaia, 1999ko maiatzaren 11) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Kolpe bortitza du, eta etorkizun oparoa iragartzen diote adituek.[1][2] 2019an, 19 urterekin, jada Binakako Txapelketa Nagusian parte hartu zuen, Iñaki Artola aurrelaria lagun.

Kirol lorpenak

Amateurretan

  • 2017 GRAVNI torneoko txapeldun, gazte mailan.
  • 2018 GRAVNI torneoko txapeldunorde, 22 urtez azpikoen mailan.

Erreferentziak

Kanpo estekak