José Luis Duque

futbolari espainiarra

José Luis Duque González (Bilbo, 1918ko urriaren 27a - ib., 1991ko azaroaren 19a) bizkaitar futbolaria izan zen, aurrelari moduan aritu zena.

José Luis Duque
Bizitza
JaiotzaBilbo1918ko urriaren 27a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1991ko azaroaren 9a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
UD Salamanca1939 / 1942
Athletic1942 / 1944
Getxoko Arenas1943 / 1943
RCD Espanyol1944 / 1945
UD Salamanca1945 / 1946
Club de Futbol Reus Deportiu1945 / 1945
Real Racing Club de Santander1946 / 1947
Real Sociedad Gimnástica de Torrelavega1948 / 1950
Eibar KE1950 / 1951
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Biografia

Duque futbolari bezala UD Salamancan hasi eta 1939an Bigarren Mailan debutatu zuen. 1942an Athletic Clubek fitxatu[1] eta hamar gol lortu zituen Ligako lehen zazpi jardunaldietan, Real Madridi eta FC Barcelonari egindako golak barne. Hala ere, hurrengo hilabeteetan ia ez zuen aukerarik izan, bost partida gehiago jokatu baitzituen. 1943-44 denboraldian Arenas Clubarekin Bigarren Mailan partida bat jokatuz hasi zuen denboraldia, eta hurrengo asterako Bilboko taldera itzuli zen.[1] Bigarren jardunaldian Deportivo de la Coruñaren aurka hat-trick bat sartu zuen, baina, aurreko etapan bezala, ez zuen jarraipenik izan eta zortzi gol sartu zituen hamar partidatan.

Bere hurrengo helmuga RCD Espanyoll izan zen, non bi denboraldi eman zituen. Bere lehen kanpainan sei tanto lortu zituen, eta bigarren kanpainan Salamancako UDra itzuli zen. Talde txuri-urdinean zazpi tanto egin zituen, baina ez zuen saihestu Hirugarren Mailara jaistea. 1946-47 denboraldirako Racing de Santander taldearekin sinatu zuen, non bere bigarren jaitsiera jarraian jasan zuen. 1948an Gimnástica de Torrelavegak fitxatu zuen eta Bigarren Mailara igo zen bere lehen kanpainan. 1949-50 denboraldian 28 gol sartu zituen 26 partidatan, Bigarren Mailako bigarren goleatzaile nagusia izan zelarik. 1951n Eibar KE taldean erretiratu zen.

Ibilbidea

KlubaUrtea(k)
UD Salamanca1939-1940
UD Salamanca1941-1942
Athletic Club1942-1943
Arenas Club1943
Athletic Club1943-1944
RCD Espanyol1944-1945
UD Salamanca1945-1946
Racing de Santander1946-1947
Gimnástica de Torrelavega1948-1950
Eibar KE1950-1951


Tituluak

TituluaKlubaUrtea
LigaAthletic Club1943
KopaAthletic Club1943
KopaAthletic Club1944

Erreferentziak