José Luis Ispizua

bizkaitar futbolaria

José Luis Ispizua Gezuraga (Bilbo, 1908ko urriaren 1a - ib., 1996ko abenduaren 11), Ispizua izenez ezaguna, Athleticeko jokalaria izan zen, atezain moduan aritu zena. Bere ibilbidean 81 partida ofizial jokatu zituen.

José Luis Ispizua
Bizitza
JaiotzaBilbo1908ko urriaren 1a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1996ko abenduaren 11 (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Acero Club Olabeaga / 1928
Athletic1928 / 193681
Real Valladolid1940 / 1945
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia

Ispizua 1928an Acero Club Olabeagatik Athleticera iritsi zen. Bere debuta 1928ko azaroaren 18an izan zen, Deportivo Alavés taldearen aurka, Eskualdeko Txapelketako partida batean. Bere debuta Espainiako Lehen Mailan 1929ko maiatzaren 12an izan zen, Racing de Santanderen aurka (0 eta 0). 1931ko otsailaren 8an Bartzelonaren aurkako 12 eta 1eko partida ospetsuan jokatu zuen.[1]

1936ko uztailean, ordezko atezain gisa 8 denboraldi eman eta 81 partida ofizial jokatu ondoren, Osasunara joatea erabaki zuen. Hala ere ezin debutatu eta Gerra Zibilaren ondorioz, matxinatutek atxilotu zuten, Euzko Gudarostean Bilboren defentsan borrokatu baitzuen.[2] Lau urte eman zituen preso eta irtetzerakoan Real Valladoliden jokatu zuen.[2][3]

Ibilbidea

KlubaUrtea(k)
Athletic Club1928-1936
Real Valladolid1940-1945

Tituluak

Eskualdeko Txapelketak

TxapeleketaKlubaUrtea
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1929
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1931
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1932
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1933
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1934
Euskal KopaAthletic Club1935

Espainiako txapelketak

TituluaKlubaUrtea
LigaAthletic Club1930
Errege KopaAthletic Club1930
LigaAthletic Club1931
KopaAthletic Club1931
KopaAthletic Club1932
KopaAthletic Club1933
LigaAthletic Club1934
LigaAthletic Club1936

Erreferentziak