José María Zuluaga

futbolari bizkaitarra

José María Zuluaga Alonso (Bilbo, 1951ko irailaren 8a - ibidem, 2023ko abuztuaren 5a) bizkaitar futbolaria izan zen, erdilari moduan aritu zena.

José María Zuluaga
Bizitza
JaiotzaBilbo1951ko irailaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2023ko abuztuaren 5a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Real Club Recreativo de Huelva /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Biografia

Athletic Clubeko harrobian hezia, Bilbao Athleticentzat jokatu zuen. 1973ko martxoaren 18an egin zuen debuta lehen taldearekin, Los Cármenesen Granada CFren aurkako hutseko berdinketan.[1]

Lehen taldean nahi zuen jarraitutasuna lortu ezinda, 1974-1975 denboraldian Athleticetik atera zen, Barakaldo CFri utzita. Makina bat partida jokatu zituen Eusebio Riosek zuzendutako lantaldean.

1975eko udan, Athletic Clubetik behin betiko atera zen 2. mailan zegoen Deportivo Alavésekin sinatzeko. Bertan bost denboraldi eman zituen, Mendizorrotzako taldean titularra bihurtuz.

Hurrengo bi denboraldiak Huelvako Recreativo de Huelva taldean jokatu zituen, non bere entrenatzaile ohia zen Txutxi Arangurenekin batera jokatu zuen. Huelvatar taldean, nahi gabe, gertakari baten protagonista izan zen: CE Sabadellen aurkako partida batean Konstituzioaren eguna zela, Errege Martxa jarri zuten. Zuloagak entzun zen eta ereserkia ez errespetatzeagatik isuna jarri zioten.[2]

Futbol profesionalean eman zituen azken bi denboraldiak Lorca Deportiva taldean izan ziren, non 1984an Bigarren Mailara igotzea lortu zuen.

Ibilbidea

KlubaUrtea(k)
Bilbao Athletic1970-1972
Athletic Club1972-1974
Barakaldo CF1974-1975
Deportivo Alavés1975-1980
Recreativo de Huelva1980-1982
Lorca Deportiva1982-1984

Tituluak

TituluaKlubaUrtea
KopaAthletic Club1973

Erreferentziak